Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Gomendioen sorta amaitzeko, oraingoan Kataluniara jo eta hango gomendio batzuk ekarri nahi ditut hona.   Gomendioak askotarikoak dira, egunero gertatzen diren hainbat egoeratan aplikatzeko modukoak dira. Horietako batzuk, ostera, hemenego errealitatean aplikatzeko zailtasunak egon badaude. Baina, hala ere, gehienak aplikatzeko modukoak dira.   Hoan hemen: Qué faig si ....?


Orain dela 3 urte:   Orain dela hiru urte, irakurtzen izan nintzen gogotsu. Hilabete batean hiru irakurgai. Horien artean bi gainera hizkuntzen historia sozialari buruzkoak. Ezinbestekoa den Euskara jendea liburua, eta Espainiako mitoen erreprodukzioa baino ez du egiten beste liburu bat. Bat 60 aldizkaria ere irakurri nuen (loturak eguneratu ditut). Horrez gain, Fishmani buruz aipamen bat egin nuen (zalantza nuen jarraitu ala ez, eta ez nuen jarraitu): etinizitateari buruz. Oso interesgarria eta aktualitate handikoa. Triglosia kontzeptua "asmatu" nuen, eta baten batek eztabaida bizanti...


Aurreko baten lagun batzuekin nengoen trago bat hartzen. Eta bat hasi zitzaidan galdetzen ea zertan egiten nuen lan. Nik kontatu eta berak egin zidan galderatxo bat: noiz lortuko da euskararen normalizazioa? Eta galdera potoloei erantzun potoloak, ezta? Horrela esan nion hitzez hitz (erdaraz ari ginen baina): normalizazioa lortuko da Bilboko kamelloek euskaraz trapitxeatzen duten egunean.   Bueno, hor hasi ziren komeriak. Batek ez dakit zer esan eta besteak badakit zor. "Ta ze hasi behar gara kamelloak euskalduntzen ala?" ... Baina, tira, atera nintzen gustura eztabaidatik. Eta handik ...


Oso elkarrizketa interesgarria plazaratu du Argia astekariak aste honetan Esti Amorrorturekin. Aspalditxo neukan komentatzeko eurek egindako ikerketa, baina alperkeriaz jota, aurrera eraman ez. Eta, beraz, ikasle onen moduan kopiatu. Hemen dago elkarrizketa. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak izeneko ikerlana egin du laukoteak. Lan taldeko kideetako bat izan da Amorrortu (Bilbo, 1969). Zergatik ikerketa hori? “Zelan erakarriko ditugu euskarara ez badakigu zein uste eta jarrera dituzten?”. Esti Amorrortuk, Ane Ortegak, Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak egin dute liburua...


Aurrekoan irakasleak. Eta oraingoan hezitzaileak, eskolaz kanpoko hezitzaileak. Ea bada. Oraingoan ere Hik hasi aldizkaritik ateratako artikuluak dira.- Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko: Iñaki Eizmendiren artikulu dagoeneko klasiko bihurtua.- Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko II: lehenengoaren bigarren zatia.- Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa: Jaime Altunaren artikulua, jolasari buruzkoa.- Eta berriro ere Hezitzaileek asko egin dezakete: oraingoan Jaime Altunak idatzia.- Eta, amaitzeko, egonaldietan euskara zelan sustat...


Gaur Dell Hymes soziolinguista handia hil da. Baina bizitzak aurrera jarraitu behar du. Ezta? Eta horrela, gomendioen sortaren hurrengo urratsa hemen.Oraingoan irakasleentzako gomendioak. Hik hasi aldizkaritik hartu ditut hainbat artikulu, eta horiek izango dira hemen aipatutakoak (egon badira gehiago, baina hauek dira niri esanguratsuenak begitantzen zaizkidanak).- Irakasleak asko egin dezake: irakasleak ikasleak euskarara limurtzeko zer egin dezake azaltzen digute Helena Baraibar eta Kristina Boanek.- Ikasleak nola limurtu: aurrekoaren jarraipena da hau, ikaslean zentratuz.- Zer egin erda...


2009ko Hiznet-eko sakontze egitasmo batzuk igo dituzte sarera, orain ez daukat astirik horiei ekiteko, baina helduko da eguna.2009Azkue Ibarbia, Xabier (2009). "Zumaian hitanoa bultzatzeko egitasmoa. Erabilera eta transmisioa giltzarri". Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).Barrenetxea Iparragirre, Urtzi (2009). "Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan". Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).Goikoetxea Aranberri, Haritz (2009). "Nola saldu euskara administrazioko langileei". Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).Larrauri Castres...


Orain dela hiru urteBloga jaio berri, eta lehen gauza aurkeztu beharra, ezta? Horren ondoren, bi kontzeptu orokor definitu nituen: soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia. Euskarazko wikipediak dezente hobeto azaltzen ditu bata zein bestea eta loturak gehitu dizkiot artikulu originalari. Horren ostean, eta hasiera guztietan bezala, euskarazko soziolinguistika materialak sarean non topa aipatzen nuen, eta bildu.net-en nik soziolinguistikaren inguruan batutakoak. Artikulua gustatuko litzaidake goitik behera berridaztea, baina zoritxarrez ez da panorama asko aldatu hiru urteotan. Bilduko ...


Hiru kandela

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-11-06 19:54

Gaur blog honek bete ditu hiru urte. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu, 200dik gora artikulu eta abar. Baina batez ere hiru urte. Nork esan behar zidan niri abenturatxo honek horrela jarraitu behar zuenik .... nork. Eta egun hauetan bloga berrirakurtzen izan naiz, eta berriro begiratzen, erantzunak, loturak eta abar. Eta arkeologia egitea pentsatu dut.Ricardo Gomezek egiten duenaren antzera, nik ere nahi ditut nire blogeko artikulu zaharrak berreskuratu, orain dela bi edo hiru urte egindakoak. Baina, gainera, aprobetxatu nahi dut artikulu horiek errebisatzeko, loturak eguneratzeko,...


Zure komunikazio kanpainekin kezkatua? Urtean zehar hainbat kanpaina egin behar, helburuak finkatu, aurrekontuak onartu, enpresen proposamenak baloratu... mila kezka sortzen zaizkizu eta, laguntza profesionala behar duzu? Proposatzen dizugun ikastaro honetan komunikazioa nola egin erakutsiko dizugu, prestakuntza, garapena, mezuak, etekina, balorazioak... finean, euskara hobeto saltzeko irizpide...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter