Azaroa: hiru kandela
Orain dela hiru urte
Bloga jaio berri, eta lehen gauza aurkeztu beharra,
ezta? Horren ondoren, bi kontzeptu orokor definitu nituen:
soziolinguistika eta hizkuntzaren soziologia. Euskarazko wikipediak
dezente hobeto azaltzen ditu bata zein bestea eta loturak gehitu
dizkiot artikulu originalari. Horren ostean, eta hasiera guztietan
bezala, euskarazko soziolinguistika materialak sarean non topa aipatzen
nuen, eta bildu.net-en nik soziolinguistikaren inguruan batutakoak.
Artikulua gustatuko litzaidake goitik behera berridaztea, baina
zoritxarrez ez da panorama asko aldatu hiru urteotan. Bilduko
artikuluari dagokionez, hasiera batean gogotsu ibili banintzen ere,
handik ez askora utzi nion biltzeari, eta hilda dago gaur egun.
Jarraitu nuen nire buruari autobonbo apur bat egiten (hasieretan behar
da, ezta?), eta nik egindako azterketa soziolinguistiko bat ekarri nuen
blogera.
Eta, azkenik, ireki nuen blogean sekzio bat, gaur egun arte iraun duena: irakurgaiak. Eta lehena Euskalduntzearen atakan.
- Aurkezpena
- Hizkuntza soziologia vs. soziolinguistika
- Euskarazko soziolinguistika materialak sarean
- Nire bildu.net-eko lastermarkak
- Merkataritza euskalduntzeko plangintza
- Irakurgaiak: Euskalduntzearen atakan
Orain dela bi urte
Orain bi urte, hilabetea hasi ginen urtebetetzearekin, eta zorionekin eta animoekin. Autobonbo moment. Horren ostean, Zaldieroak Karrika aldizkarian agertutako hainbat eta hainbat tira igo zituen Almandotz izeneko batek flickr-era eta horietako batzuk "lapurtu" nituen. Ordutik gehiago agertu badira ere, ez dirudi Almandotzek tirak berritu dituenik. Pena bat da.
Orain bi urte ari nintzen igotzen Hiznet egiten egindako lantxo batzuk. Eta hilabete honetan lau igo nituen: generoaren ikuspegitik hizkuntza, euskalgintzaren prospektibatxo bat (eztabaida polita ekarri zuena, alderdi ekolinguistikoa sortzeko proposamena eta guzti), komunikabide diglosikoei buruzko hausnarketa eta nire herrian euskara plan batek izan beharko zituen lehentasunak.
Baina hilabeteak gehiagorako ere eman zuen. Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak gizarteratzeko Karrikiri elkarteak egindako lana ere goratu nuen. Eta Topaguneak antolatutako jardunaldi batzuen berri ere eman nuen.
- Garaigoikoak urtebete
- Zaldiaren erokeriak
- Hizkuntza egoera genero ikuspegitik (hiznet)
- Sustraiak barrenago, zuhaitza gorago
- Zelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)
- Soziolinguistikaz 16
- Euskararen legeak 25 urte: jardunaldia
- Komunikabide diglosikoak (hiznet)
- Ibiliz eta ibiliz
- Lehentasunak Derion (hiznet)
Orain dela urtebete
Hilabetea hasi nuen Martinezena blogetik "lapurtutako" artikulu batekin. Roberto Manjonek egindako artikulu baten laburpena zen. Itzulpena eta euskararen normalizazioari buruzkoak. Horren ostean, AEK-k familia transmisioa lantzeko egin duen ataza. Jarraian, Garabide elkarteak egindako truke programari oratu nion (aurton be martxan dago). Larrun aldizkariak euskararen legearen 25 urteak ospatzeko alea argitaratu zuen eta horren laburpen komentatua ekarri nuen blogera. Jardunaldi batzuen berri eman nuen gero eta hilabetea amaitu aurretik horren kronika eta ponentziak ere argitara eman nituen (Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak).
Horren ostean, Eralani buruz bi artikulu plazaratu nituen jarraian: bata Inazio Markori Berrian egindako elkarrizketa eta bestea Klusterretik bidalitako kronika (hau izan zen lehen aldia eta ordutik hona gauza gehiago bidali didate eta denak argitara eman ditut). Euskaldungoa erroizturik liburua aipatu nuen gero, euskararen historia sozialari buruzkoa. Eta, azkenik, Dabid Anauten aipu bat ekarri nuen Kilometro 0 izeneko artikuluan eta Patxi Juaristiren beste aipu bat kritikatu nuen Quebec eredu izenekoan.
- Itzulpena eta euskararen normalizazioa administrazioan
- Urte bi
- Familia transmisioa lantzeko ataza bat
- Trukean ikasi
- Irakurgaiak: Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa
- Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldia
- Eralan: elkarrizketa Inazio Markorekin
- Eralan kronika
- Irakurgaiak: Euskaldungoa erroizturik, Txema Larrea
- Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldiaren kronika eta ponentziak
- Kilometro 0
- Quebec eredu???
Iruzkinak
Utzi iruzkina: