Noiz lortuko da normalizazioa?
Aurreko baten lagun batzuekin nengoen trago bat hartzen. Eta bat
hasi zitzaidan galdetzen ea zertan egiten nuen lan. Nik kontatu eta
berak egin zidan galderatxo bat: noiz lortuko da euskararen
normalizazioa? Eta galdera potoloei erantzun potoloak, ezta? Horrela
esan nion hitzez hitz (erdaraz ari ginen baina): normalizazioa lortuko
da Bilboko kamelloek euskaraz trapitxeatzen duten egunean.
Bueno, hor hasi ziren komeriak. Batek ez dakit zer esan eta
besteak badakit zor. "Ta ze hasi behar gara kamelloak euskalduntzen
ala?" ... Baina, tira, atera nintzen gustura eztabaidatik. Eta handik
gutxira Euskadi Irratian entzun nuen Andres Urrutia. Eta berak esan
zuen hitzez hitz hau ere: euskara eraman behar dugu saloi handietara
eta kale kantoietara. Gauza bera da, ezta?
Iruzkinak
Benito 2009-11-26 20:28 #1
Zenbat biderrez nahasten da euskara normalizatzea euskara garbi mantentzearekin, ezta?<br />
rozio 2009-11-29 11:47 #2
agian diru-laguntza bereziak eskatu ditzakegu kamelloen lanean eragiteko... lan mundua, aisialdia... zer da eurena?<br />:)<br />
txerra 2009-11-30 10:52 #3
Lan mundua argi, ezta? Drogaren langieak batu daitezen ......<br />
Utzi iruzkina: