Gomendioak: oraingoan Kataluniatik

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-12-02 19:16
3

Gomendioen sorta amaitzeko, oraingoan Kataluniara jo eta hango gomendio batzuk ekarri nahi ditut hona.

Gomendioak askotarikoak dira, egunero gertatzen diren hainbat egoeratan aplikatzeko modukoak dira. Horietako batzuk, ostera, hemenego errealitatean aplikatzeko zailtasunak egon badaude. Baina, hala ere, gehienak aplikatzeko modukoak dira.

Hoan hemen: Qué faig si ....?

gorkaazk

gorkaazk 2009-12-23 07:21 #1

Quan en general se’m dirigeixen en castellà, puc continuar

la conversa en català? És de mala educació?

Naturalment que podem seguir la conversa

en català. No és de mala educació, ans al

contrari. Aquesta actitud de canviar de llengua

per educació forma part d’una sèrie de

prejudicis que ha adquirit la nostra societat

per justificar els nostres complexos i manca

d’autoestima amb la nostra pròpia llengua i

identitat cultural i, per tant, i al cap i a la fi,

amb una de les parts més essencials de la

nostra persona.

Katalunian egon nintzenean askotan gertatu zitzaidan; nik zerbait galdetu gaztelaniaz eta erantzuna katalanez jaso.

Nik pozik hartzen nuen. Bi aldiz pozik. Pozik hizkuntza gutxiagotuek egiten dituzten aurrerako urratsak pozgarri zaizkidalako eta pozik erantzuna, normalean, nahiko ondo ulertzen nuela iruditzen zitzaidalako.

Baina nago, gure herrian berdin jokatuko bagenu etorri berri gutxi poztuko litzatekeela.

Euskaldunok, guztiok elebidun, badugu elebakar izango bagina legez jokatzeko eskubidea? Giza legezkoa da elebakar jokatzea elebidun izanda? Gure hizkuntza kanpotarrei inposatzeko eskubidea badugu?

txerra

txerra 2009-12-28 09:25 #2

Ba, erantzuna ez dakit zein den, ze egia esateko gurean oso bakanetan gertatzen den kontua da ....

Baina, bueno, batek baino gehiagok proposatzen duen bidea da, adibidez, Lourdes Oñederraren berbak:

"Zer egin behar da euskaraz ez dakitenak erakartzeko? Ulermena
lantzeko eskola batzuk hartzera gehiago animatuko lirateke erdaldunak,
horrek ez baitu horrenbeste inposaketaren mamu hori. Horrelako egoerak
normaldu egin beharko genituzke, batek euskaraz hitz egin eta besteak
erdaraz erantzun. Umeek ere normala den hizkuntza bat behar dute
inguruan, bizirik dagoena...BATEK EUSKARAZ HITZ EGIN ETA BESTEAK
ERDARAZ ERANTZUN...

Badakit gauza zaila dela proposatzen dudana, berria delako erabat
eta hizkuntz jarduera oso lotua dagoelako ohiturarekin. Kontua da lortu
nahi duguna lortzeko (euskara zabaltzeko, normaltzeko, "maizagotzeko")
balio dezakeen edo ez. Baiezkoan nago... Ez dut esan nahi arazoa goitik
behera konponduko lukeenik, azken helmugara eramango gintuzkeenik,
baina lagundu egingo lukeela uste dut. Bestalde, oso gauza zailak egin
dira hemen euskararen alde, oraindik ere jarrera militanteek gogor
eusten diote. Ikusten dira adin guztietako hiztunak egoskor euskaraz
ezer-gutxi ulertzen duen tabernariekin esaterako, edo leihatiletan.

Iruditzen zait hori baino errazago behar lukeela ulertzen duenarekin
euskaraz egiteak, ez bada behintzat aurkakotasuna jarrera militante
horien zio nagusia. Bada hemen poliki eta berandu baino lehen aztertu
behar genukeen arrisku bat: euskararen aldeko jarrera indartsuenak
euskaraganako maitasunean ala gaztelaniaren kontrako gorrotoan
oinarritzen diren…

Aurkakotasunik ez bada, beste hizkuntzaren kontrako gogorik ez bada,
lehen pausu praktiko-pragmatikoak izango lirateke zailenak: lehen aldi
horiek. “No te preocupes, pasamos al castellano” esan beharrean, ahalik
eta garbien “Lasai, zuk esan ezazu gaztelaniaz (eta abisatu zerbait
ulertzen ez duzunean)” adierazi ondoren, euskaraz segitzeko ahaleginari
eustea, jokaera hori automatikotzen hasi arte gure artean. Agian
kamisetak egin behar genituzke jokaera zabaltzeko.
(Niri alemana hobeto ikasteko balio izan dit horrek… Asko eskertu izan
dut nik ingelesa erabili arren lagun edo ikasle austriarrek alemanez
segitzea.)"

txerra

txerra 2010-12-14 15:09 #3

Liburu hori berori euskaratu eta Euskal Herriaren egoerara egokitu dute Emunekoek. Deskargatzeko hemen.

Utzi iruzkina: