Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Bizkarrari bizkar

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-04-22 19:52

Pasa den hilean lan kontuak direla-eta, behin baino gehiagotan joan behar izan dut Gasteizera. Eta autobusez joan naiz. Azken bi egunetan bueltako autobusean nire ondoan jezarri dira Hispaniar Filologiako zenbait ikasle (4 neska hobe esanda).   Lehen egunean, gutxi. Baina bigarrenean eskolari buruz izan ziren berbetan ia bidaia osoa. Ekaina aurretik egin behar duten lan bati buruz, hain zuzen ere. Eta harrituta geratu nintzen.   Zaloa Etxanizen argazkia (CC lizentziatik hartua)Hemen bertan bizi arren, ze urrun gaude elkarrengandik. Ahozkoan egiten diren akatsei buruz izan behar da...


Atzo ekarri nuen hona EHUko udako ikastaroetan soziolinguistikari buruz antolatu den ikastaroa. Eta gaurkoan, berriz, UEUk bere udako ikastaroetan antolatutakoa: Euskara lan munduan ........ lanean. Aipatu egin behar da biek ala biek Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituela.Egitaraua Uztailaren 8a, asteazkena 9:00-10:00    Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarakoKarmele Perez Lizarralde (HUHEZI- Mondragon Unibertsitatea)10:00-11:00    2009ko Kasu Aurreratuak: IMH Edurne Bilbao eta Isusko DiezBergarako Udala – Estepan Plazaola11:30-12:15&nbs...


Oraindik apirilean gaude, baina uda geroz eta hurbilago dago. Horren ondorioz, udako ikastaroen berri heltzen ari da handik eta hemendik. Eta hona hemen, Soziolinguistika Klusterrak antolatu duena, EHUrekin batera: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?EGITARAUA (pdf) EKAINAK 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan "Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean"   Aitor Zub...


Aurreko baten ere aipatu genuen Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa . Eta gaurkoan ere horrekin gatoz ...........Gainera, euskalgintza eta hizkuntza komunitatearen modulua amaituta, hemendik aurrera gutxiago izango dira soziolinguistikari dagozkion edukiak. Eduki asko igo dituzte graduondoko horren webgunean soziolinguistikari buruz. Eta blogean garrantzitsuena dena elkarrizketa eta eztabaida sakon eta mardulak. Eduki nabarmenenak nire ustez: - Gazte hizkera eta euskalkiak hizpide (irratsaioa) - Iñaki Arruti euskara teknikaria eta Jone Miren Hernandez EHUko irakaslea (irratasai...


Autogorrotoaren apologia

10
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-04-01 14:37

Antza, Mayor Orejak honako adierazpenak egin ditu: (ez dut topatu iturri originala inon, bateren batek badaki, ...)"Mi bisabuelo, de Ibarrangelua, tuvo la enorme visión de prohibir hablar el vasco en casa y que sus hijos estudiasen fuera y no trabajaran allí. De no ser así, si yo siguiera en aquel pueblo, quizás sería abertzale y, probablemente, me detestaría a mí mismo".Autogorrotoaren apologia, bai horixe.


Garatzeko bidean

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-25 17:07

Aurreko batean aipatu egin nuen Garabide ere. Oraingoan ere horrekin gatoz. Alde batetik, webgunea badute.Eta, beste alde batetik, berritasun bat dakartelako. Euskalgintza modernoaren esperientziak batu nahi dituztelako. Eta lehen DVDa 2009an egingo dutelako.


Modernoak ote gara?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-18 17:01

Gaurkoan bi artikuluetatik hartutako zenbait esaldi. Modernoak ote gara?Euskara memento, Fermin Etxegoien.Izan ere laurogeiko hamarkadan ez zen punk eredu linguistikorik sortu. Euskara batuari esker, ordea, hizkuntza estandarizazioa hasi zen gauzatzen, eta ez da gutxi. Garai hartan kimera bat izango baitzen eredu informal arrakastatsuak ugaltzea pretenditzea. Geroztik ikusi dugunez, zinez ari zaigu kostatzen euskal eredu informalak gainerako sorkuntza arlo batzuetan ere –dela fikziozko literaturan, dela ikus-entzunezkoetan– erdararen indar berberaz agerraraztea. Arrazoi asko dela medio, eus...


Esku era: bideo bi

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-13 16:05

Topaguneak antolatu zituen urtarrilean Esku era jardunaldiak. Hango eduki guztiak eskegi dituzte bideo formatuan.Hitzaldietatik neuk bi nabarmenduko nituzke, euren eduki soziolinguistikoengatik:- Andoni Eizagirre: Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan.- Julen Arexolaleiba: Egin eta eragin (subordinazioaren kontra, euskara elkarteetatik)


Klasiko batekin gatoz gaur: Alcoiko soziolinguistika ikastaroa. Informazio guztia katalanez dator, baina Hego Euskal Herrikook ez dugu arazorik izan behar ulertzeko, ezta?-Dissabte, 4 d'abril de 2009 -Universitat Politècnica de València. Campus d'Alcoi La transmissió intergeneracional del valencià La integració lingüística de la immigració OBJECTIU Analitzar dos aspectes clau de la llengua: la transmissió intergeneracional del valencià i la integració lingüística de la immigració. PROGRAMA 9.00 - 9.30 h Recepció i lliurament de la documentació 9.30 - 9.45 h Inauguració a càrrec de J...


Lasarteko faktoria ez da gelditzen. Aurrekoan Julen Arexolaleibak aipatzen zuen artikulu batean, eta ni berarekin ados. Eta orain beste produktu bat plazaratu dute: Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan? Lasarte-Oriako esperientzia. Enpresa ertain eta txikiei begirako esperientziak aipatzen ditu liburuak. Tentuz eta arretaz irakurri beharrekoa.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter