Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aurrekoan Mari Jose Azurmendiri elkarrizketa egin zioten Argian . Banuen gogoa hona igotzeko hango zenbait pasarte, baina oso lanpetua ibili naiz eta blogari ezin izan diot eman behar zuen denbora. Baina inoiz ez da berandu, ezta? Hona hemen pasarte batzuk: Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko? Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila altua behar dela ondorioztatzen da. Horrek bi norabideetan balio du. Alegia, euskara erabili gabe ezi...


Garaigoikoa blog honetaz gain, Lantalan bloga ere kudeatzen dut beste lankide batekin batera (oso gutxitan idazten ditut hango edukiak, baina bestelako lanak bai egiten ditut). Eta konturatu naiz orain arte ez diodala aipamenik egin, merezi duen bloga den arren. Gainera, azken artikulua Eralan-i buruz igo nuen eta gaurko Lantalan-eko artikulua ere kasualitatez horri buruzkoa izan da. Hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira blog horretan, baina nik batez ere azken aldiko bi nabarmendu gura ditut, ekarpen berritzaileak iruditzen zaizkidalako biak ala biak, interesgarriak eta teoriari ...


Eralan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-03-02 19:18

Eralan da Soziolinguistika Klusterrak kudeatzen duen proiektu bat. Proiektu honek, bere izenak adierazten duen moduan, erabilera eta lan mundua lotu nahi ditu. Klusterraren webgunean bertan Eralanek bere gune propioa du. Gune horretan hainbat dokumentu eta bideo interesgarri agertzen dira. Adibidez, Eralan-eko lehen fasearen amaieran izaniko jardunaldian aurkeztutako ponentzia guztiak agertzen dira, baita lehen fase horren emaitza izan zen proposamen teorikoa . Horrez gain, Eralan-eko bigarren faseko formazio saioen materiala ere eskuragarri dago webgunean.


UEUk antolatzen dituen ikastaroen artean hauxe dago:Aski ezaguna dugu euskalgintzan gabiltzanok “jakiteak ez du erabilpena bermatzen” esaldia. Euskara jakiteaz eta erabiltzeaz ari gara, noski. Euskaltzaleak, euskararen kontrakoak, edukazioagatik gaztelaniaz egiten dutenak, nahi eta ezin dutenak , ahal eta nahi ez dutenak... horiek guztiok, gutxienez, osatzen dugu Euskal Herrian bi garenon “fauna”. Erabilpen horretan eragitea da tailer honen helburua. Horretarako, norbanakoaren hausnarketatik abiatuko gara, euskararekin bizi izandako harremana nolakoa izan den aztertu dugu. Horrez gain, gure...


Word dokumentua / PDF dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA II EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA Soziolinguistika Klusterrak II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia antolatu du Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean datorren otsailaren 20an ospatuko dena. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan e...


Euskal Kulturaren Transmisioa HUHEZIk antolatutako graduondoko bat da. Webgunea egin dute eta hainbat artikulu interesgarri daude zintzilik, horietako askotxo soziolinguistikarekin (edo hizkuntzaren soziologiarekin) harremana dutenak:- Gure puebloko nezesidadeak : euskañolari buruzko artikulua.- Euskalkiak minorizazioaren altxorrak : artikulua oso interesgarria eta erantzunak ere interes handikoak.- Mikel Irizar, HP21 eta tribua : Mikel Irizarrek emandako hitzaldiaren inguruko artikulua. Mamitsua.- Transmisioa definituz: Jone Miren Hernandezek transmisioari buruz emandako hitzaldiaren ingur...


Diglosia atxikigarria

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-02-10 18:34

Gaur irakurri egin dut Martin Rezolak Euskara 21 txostenari buruz esandakoak. Porzierto, artikulua oso ona eta oso gomendagarria. Eta hor berak aipatzen du diglosia atxikigarria (gaztelaniaz sostenible-edo). Eta berak ez duela kontzeptua inoiz entzun aipatzen du. Eta interneten non topatu duen. Eta amaitzeko esaten du oximorona iruditzen zaiola. Hau da, berez diglosia eta atxikigarritasuna (tumatxa) ezin direla ezkondu. Ba, ez nago ados. Baina kontzeptua niri ere ez zait gustatzen. Izan ere, Charles Fergusonen definizio klasikoan diglosia berez atxikigarria zen, diglosia egoera egonkor et...


Jardunaldia otsailaren 20an izango da Donostiako Miramonen.Egitaraua:EGUNERAKETA: Jardunaldiaren materialak hemen.


Atzo Sechu Sende lagunak dardo bat bialdu doste, eta ni flipeta lotu naz. Baie lagunen opariek eta sariek hartu egin behar direz ezta? Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori  eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren. Sariak arau hauek ditu: Sariaren irudia erakustea. Saria eman digun blogari lotura jart...


Gaur Mezularian

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-01-29 19:10

Gaur lanetik etxera nentorrela entzun dut Maite Artolak Patxi Baztarrikari egin dion elkarrizketa, amaitu duten Euskara 21 prozesuari buruz.Kazetariak nabarmendu du prozesu horrek eman dituen 14 puntuetako bat. Holan dio gutxi gorabehera: lortu behar da eskolan euskaldundu diren horiek etxean euskara ere transmititzea. Horren inguruan ibili dira berbetan biak.Gero nabarmendu du beste puntu bat: euskararen prestigioa goratzearena. Eta hor galdera bat bota du Maite Artolak: eta hori zelan egiten da?Niri harrigarria egin zait puntu horretan galdera hori botatzea eta ez aurrekoan. Niri askoz za...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter