Arrasateko AED euskara elkarteak jardunaldiak antolatu ditu bere 25. urtemugaren karietara. Bide batez, zorionak AEDkoei emaniko sariagatik.Abenduaren 19an GARAIA Berrikuntza gunean EGITARAUA:Goizeko 9etan harrera.Ondoren: - Carme Junyent Kataluniako "Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades"ko Lehendakaria "La nova diversitat, una oportunitat per les llengües minoritzadas" (Aniztasun verria, hizkuntza gutxituendako aukera berria) - Tomas Wicherkierwicz &n...
Hausnartu, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman...
Hilabete honetako Larrunek Patxi Juaristiren artikulua dakar, soziolinguistikari buruz. Eta bertan dio Euskal Herriak Quebec hartu behar duela eredu, soziolinguistikoki beti ere.Bi herrien egoeren arteko parekotasunak aipatzen ditu Patxik, baina nik ez daukat gauzak horren argi. Eredu bakar bati begiratu behar al diogu? Ez al da logikoago eredu askotatik edatea eta leku bakoitzetik gurera ekarri ahal dena ekartzea?Eta ereduaz ari garela, Quebec al da eredu? Hango hizkuntza minorizatua frantsesa da, ez-dakit-zenbat-milioi-pertsonak hitz egiten duten hizkuntza, ez-dakit-zenbat-herrialdetan of...
Kilometro 0, baina ez gabiltza autoez hemen, ez horixe.Orain dela bi aste, Soziolinguistika Klusterrekoek etxera bidali zidaten opari gisa (Bat aldizkariko harpideduna izateagatik, ez pentsa) 2007. urtean Unesco etxeak egindako jardunaldi batzuen inguruan egindako liburua (Jardunaldiak hauek ziren: "Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak").Ponentzia horien artean Dabid Anautena zetorren. Eta ponentzia horretan esaldi bat, esaldi indartsu eta egiazko bat: "(Euskararen) berreskurapena 0 kilometroan jarri eta jauzi kualitatibo bat egin. (...) Hizkuntza Politika osoak (euskara ikasteko e...
Euskaltzaindiak pasa den astean egin zuen hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia eta aste honetarako dagoeneko ponentzia guztiak sarean daude ikusgai.Ponentzia guztiak.
Liburu zaharra da hau (1994koa), baina oso interesgarria. Irakurri barik nuen eta hainbat lekutan bere erreferentzia ikusi ondoren, irakurtzea erabaki nuen: liburutegira jo eta hartu.Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, ... Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen modura: “Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen d...
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Eralan jardunaldiaren kronika blogean argitaratzeko eta, zelan ez, ni esku zabalik.Lan munduan nola eragin erabileran? Galdera honi erantzun nahi izan zaio azaroaren 13an Zamudioko Parke Teknologikoan antolatu den topaketan. Soziolinguistika Klusterrak koordinatutako EraLan ikerketa-proiektua horri erantzuteko metodologia garatu eta aplikatzen aritu da 2 urtetan zehar eta topaketa honen bidez eman nahi izan ditu ezagutzera bertan garatutako puntu garrantzitsuenak. Proiektua sakontasun gehiagorekin aztertu ahal izateko, argitalpen bana eman z...
Gaurko Berrian elkarrizketa egin diote Inazio Markori Eralan dela-eta. Hona ekarri dut:Inazio Marko - Eralan proiektuaren zuzendaria Eralan aurkeztu dute, enpresetan euskara sustatzeko proiektua. Zuzendariak ezinbesteko jo du langileen parte-hartzea. «Euskara egoera berrietara ari da egokitzen, baina gehiago behar da» Garikoitz Goikoetxea Zamudio Eralan, 2005ean hasitako proiektua, atzo aurkeztu zuen Inazio Marko zuzendariak, Zamudioko teknologia parkean (Bizkaia). Enpresetan euskara erabiltzea zein faktorek eragiten duten eta horietan nola eragin aztertu dute. Epesa metodologia sortu dute...
Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira. Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da. Arrats...
Argia aldizkariak argitaratzen duen Larrun aldizkariaren 125. zenbakiak balorazioa egin nahi du, 25 urteren balorazioa. Horretarako, eztabaida bat egin dute Patxi Baztarrika, Xabier Mendiguren, Pablo Suberbiola eta Carlos Vilches-ekin. Eztabaidak, hala ere, berritasun gutxi ekarri du. Izan ere, eztabaida baino Baztarrika eta Mendigurenen arteko monologoa (bilogoa onartzen al da?) izan da. Berritasuna ekarri ahal zutenak, isilik egon dira, oso isilik.Horren ostean zenbait iritzi artikulu datoz: Kike Amonarriz, Xabier Azanza, Emilio Lopez Adan, Alberto Lopez eta Joxe Manuel Odriozola. Horieta...