Irakurgaiak: Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-11 17:10
1

Argia aldizkariak argitaratzen duen Larrun aldizkariaren 125. zenbakiak balorazioa egin nahi du, 25 urteren balorazioa. Horretarako, eztabaida bat egin dute Patxi Baztarrika, Xabier Mendiguren, Pablo Suberbiola eta Carlos Vilches-ekin. Eztabaidak, hala ere, berritasun gutxi ekarri du. Izan ere, eztabaida baino Baztarrika eta Mendigurenen arteko monologoa (bilogoa onartzen al da?) izan da. Berritasuna ekarri ahal zutenak, isilik egon dira, oso isilik.

Horren ostean zenbait iritzi artikulu datoz: Kike Amonarriz, Xabier Azanza, Emilio Lopez Adan, Alberto Lopez eta Joxe Manuel Odriozola. Horietatik bi azpimarratuko nituzke, berritasunagatik: Kike Amonarriz eta Alberto Lopezena (batez ere, azken hau), eta beste bat, erabiltzen duen tono "positiboagatik": Joxe Manuel Odriozola.

Alberto Lopezen artikuluan ideia bat azpimarratu nahi dut, baina bere hitzetan hobe:

"Euskaldunen kopuruaren gehitzea onuragarri da, zalantzarik gabe. Baina, nire ustez, ez da ezinbestekoa euskal hiztunen erkidegoa osasun bidean behar duenik; eta ez dut uste, lortu ezinean, galbidetik abiatuko garenik. Bide okerra hartu dugu, nire ustetan, bide horretatik hizkuntzaren baliabide preziatuenak, hiztunak, alferrik xahutu ditugulako helburu hanpatsuen bila. Hiztunen kopurua gehitzea erkidegoa sendotzearen ondorio izan behar zuen, ez, alderantziz, hura honen oinarri"

Benito

Benito 2008-11-11 17:30 #1

Ona, taldearen sendotasunak e(ra)karriko ditu hiztunak, ez hiztunen kopuruak taldea. Kalitateak ekarriko du kantitatea, ez kantitateak kalitatea azken batean. <br>


Utzi iruzkina: