Kultura transmitituz (eta zertxobait gehiago ere)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-02-16 20:12

Euskal Kulturaren Transmisioa HUHEZIk antolatutako graduondoko bat da. Webgunea egin dute eta hainbat artikulu interesgarri daude zintzilik, horietako askotxo soziolinguistikarekin (edo hizkuntzaren soziologiarekin) harremana dutenak:

- Gure puebloko nezesidadeak : euskañolari buruzko artikulua.

- Euskalkiak minorizazioaren altxorrak : artikulua oso interesgarria eta erantzunak ere interes handikoak.

- Mikel Irizar, HP21 eta tribua : Mikel Irizarrek emandako hitzaldiaren inguruko artikulua. Mamitsua.

- Transmisioa definituz: Jone Miren Hernandezek transmisioari buruz emandako hitzaldiaren inguruko artikulua.

- Nobela ala best-sellerak: euskarazko kulturak zer behar du Nobel saridunak ala best-seller-ak?


Utzi iruzkina: