Inkestak eta inkestak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-06-16 19:54

Gaur goizean irakurri diogu Erramun Osari Nafarroako inkesta soziolinguistikari buruzko lehen balorazioa (gehiago etorriko ei dira).

Eta gaur arrastian beste gauza baten bila beste inkesta bat topatu dut: Hizbegia. 2007koa da, Gipuzkoan zentratua, eta gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak aztertzea du helburu. Ez dakit horren moduko gehiago egin direnik eta interesgarria ematen du (115 orriko txostena da eta ez dut izan aztertzeko betarik).

Eta, amaitzeko, gaur ere merkataritza euskalduntzeko plangintza birtualei buruzko artikulua egon da. Inkestak eta inkestak, eta batek zioen modura, ez etorri inkesta soziolinguistikoekin.


Utzi iruzkina: