Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan
Udako ikastaroekin jarraituta, oraingoan Hik Hasikoak eta horien artean bat. Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan. Interesgarria ematen du benetan. Zenbat ikastaro eta horien zer gutxi sarean.
Edukiak
Eskolatik abiatu, eta ikasleen euskararen erabilera sustatzeko ahalik eta ikuspegi orokorrena aurkeztea da asmoa.
Euskararen erabilera sustatzea nahi badu, ikastetxe bakoitzak bere
Hizkuntz Proiektua garatu beharko du, eskolaren hizkuntzen trataera
osoa kudeatzen duen marko integrala definituz.
Uztailak 1, asteazkena
- Ikastolen HIZKUNTZ PROIEKTUA
Ikastolen Elkartea duela bederatzi urte hasi zen bere Hizkuntz
Proiektua garatzen eta azken zazpi urteetan 36 ikastolekin batera
egitasmo pilotua bideratu du. Egitasmo horren baitan, ikastola
bakoitzak bere errealitateari egokitutako proiektua abian jarri du.
1) MARKO TEORIKOA: Ikastolen Hizkuntz Proiektua egitasmoaren aurkezpen orokorra.
*Kristina BOAN eta *Irune URBINA. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren
Hizkuntz Proiektuaren taldekideak.
2) EKIMEN PRAKTIKOA: Saio pilotuan parte hartu duen Eleizalde ikastolaren (Bermeo)
ibilbidearen aurkezpena.
*Olatz ZABALONDO eta Urko GOITIA. Eleizalde Ikastolako Hizkuntz Proiektuaren
dinamizatzaileak.
- Euskararen erabilera eskolan
- Aurrekariak eta zenbait premisa
- Hezitzaileek asko egin dezakete
- Lidergotik eragiten
- Aldaketa kulturala erakundeetan
*Ttakun Kultur Elkartea.
- Gurasoak irakasleen norabide berean: gurasoentzako mezuak eta tresnak.
Hizkuntzen inguruan gurasoen kezkak, ikastetxeetatik eman beharreko
mezuak, horretarako bideak eta gurasoentzako tresnak. Norabide horretan
egindako esperientzia zehatzak aurkeztuko dira.
*Iñaki EIZMENDI. Ebete hizkuntza zerbitzuak
Uztailak 2, osteguna
- Gazteen hizkuntza erabileraren azterketa proiektua.
*Asier BASURTO. Soziolinguistika Klusterra.
- Lidergotik eragiten
Erronkak adostea gazteekin, erabilera bermatuz.
1.- Lidergo motak.
2.- Liderrak nola kudeatu.
3.- Erronkak adostu.
4.- Pilotajeak: Irakutrezin, Ktg, gazte lokala...
*Ttakun Kultur Elkartea.
- Ikastetxeetan hizkuntzekiko jarrerak eta jokabideak lantzeko proposamen bat: Norabidetik jarduera zehatzetara.
Saioan, batetik, oinarri batzuk proposatuko dira; Lehen Hezkuntzatik
hasi eta Batxilergora bitarteko plangintza baterako balio dezaketenak.
Bestetik, modu horretako plangintza bat aurrera eraman ahal izateko
hainbat ideia eta adibide aurkeztuko dira.
*Iñaki EIZMENDI. Ebete hizkuntza zerbitzuak
- Informatikak ikasleen euskararen erabileran duen eragina
* Maite GOÑI. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldeko partaidea eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna
- Ikasbizia: auzo-hezkuntzaren bidean
* Pello JAUREGI. EHUko irakaslea
- Gurasotegi: etxe-hezkuntzaren bidean
* Pello JAUREGI. EHUko irakaslea
Uztailak 3, ostirala
- EAEko Hezkuntza Saila: erabilera areagotzeko saioak
- Normalizazio Legea helduleku, NOLEGAren sorrera 1984
- NOLEGAren ibilbidea 1985-1996/ 1996-2009; deialdiak, barnetegiak…
- ULIBARRI programa, aurrerapauso kualitatiboa
- ARRUE ikerketaren harira eskolaren esku-hartzeaz
- Norabide berriak; ekimenen nolakotasuna, ikuspegi metodologikoak, ikusmira-aldaketa
* Iñaki ARTOLA eta * Santos IZAGIRRE.
- Herriko euskararen erabilera normalizatzea: Arrasateko Udalaren plana
* Aintzane LASA eta * Jose Felix DIAZ DE TUESTA.
-
Kataluniako Generalitat-ek araututako Pla d´entorno deritzanak
katalaneraren erabileran eragiten udalekin eta eragileekin batera.
* Pere MAYANS. Kataluniako Generalitateko hizkuntza politikako arduraduna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: