Euskara amablea (II)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-12-13 21:05

Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak.

Euskara txit amablean

Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean.

Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak berdintzen.

Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak, ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. “El castellano amable. Ya iba siendo hora”. Imajinatu eskandalua.

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.



Utzi iruzkina: