Kategoria: amablea
Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak.Euskara txit amablean Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak ...
Azken egun hauetan Bilboko kaleak El euskera amable izeneko kartelez josita ikusi ditut. Orain arte gutxik komentatu dute kartelek atzean daramaten karga.Izan ere, euskara amablea (maitakorra?) izango da hemendik aurrera, antza. Eta orain arte nire mingainean zegoena zer zen ba, euskara ez amablea? Ez zuten esaten ba euskarak ez zuela irainik ala?Txantxak alde batera utzita, kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara askatasunez (edo horrelako zerbait), ... Ematen du orain arte euskararen alde jardun dugunok inposatzaile hutsak iza...