Atzo blog berria deskubritu nuen, Allartean izenekoa. Egia esateko bloga baino gehiago da, di-da izeneko mezu laburrak bidaltzeko tumblr tresna ere darabil, baita del.icio.us loturak ere.Blogean hiru artikulu argitaratu ditu. Antropologia linguistikoarekin harremanetan daude artikuluak. Hau da, soziolinguistika (edo hizkuntzaren soziologia) ukitzen dute tangentzialki edo ez horrenbeste. Jarraitu beharrekoa bloga dirudi, eduki sakonak dituena (eta laburragoak egiteko, di-da hori duena). Artikuluen entresaka batzuk:Hizkuntza eta generoa.Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelani...
Gaurkoan ere atoan-en bidetik beste aipu bat. Euskara 21 blogean atera den iritzi interesgarri ia bakarra da hauxe, Barandiaran izeneko batek eginda. Bere pesimismoarekin bat ez banator ere, euskararen egoeraren gako batzuk ematen dituela uste dut.Txostenean esandako zerbaiti heldu nahi nioke. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Lizardik noranahikoa nahi zuen euskara, eta, urteekin, egia da euskara ideia horretara hurbiltzen hasi dela. Orain, etxetik eta meza-zulo...
Gaur, atoan-en bidetik aipu bat, Jon Urruxulegik gaurko Berrian dakarrena.Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak. Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistem...
Aurrekoan irakurri nuen “gaztetxoen komandoak” osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako mezu apokaliptikoak. Komandoak osatzeko deia barne. Hala ere, nik behin bati (Iñaki Eizmendiri??? Dabid Anauti) entzun nion...
Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto. Herriko jendeak bere bidaiak k...
Ez dakit nik Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola. Argitaratu dituen liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu. Orain gutxi amaitu dut ber...
Littlebearrek esan ez bezala, Pako Aristik sinesten du hamar pausorekin gure hizkuntza salba daitekeela. Gainera, berak esaten du blogetan-eta kopiatzeko eta zabaltzeko. Ba, hori egin dugu kopiatu (nahiz eta guztiz ados ez egon). Euskara salbatzeko dekalogoa Pako Aristi 1-Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko, urrunago joango da; PSOEk, bere tradizio kaskarra ondu beharrez, euskara ikastera bidaliko ditu politiko guztiak. Ikus ditzaket E...
“Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia”, Aitor eta Pedro Zuberogoitia. Liburu bikaina atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da, Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok. XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta baita lortu ere. Gainera, liburua dibulgatiboa da oso, ez da inondik inora astun egiten (pentsa, nik 4 egunet...
20. zenbakia / 2008ko maiatza Agenda : Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko prestatu ditu 36. Udak Ikastaroak Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. Gaia "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak", ikastaro honetan euskararen erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian dauden legeak landuko dira, erabilera bultz...
Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira. EGITARAUA 8.45 Parte hartzaileen harrera 9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikara...