Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka. Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eus...


Karrajuako Benitori lapurtua (berak Sechu Senderi lapurtua).Welcome to the best method to learn Basque! Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque! Euskaraz hitz egiten hasteko lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko. Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera! Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin. ...


Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantziarekiko adostasunetik abiatuta,  familia transmisioaren testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da. Ikerketa hau burutzeko ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igor...


Transmisioa

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-08 07:53

Zaila da hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan, sentiberatzean eragiteko baino ez bada.   Duela egun batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena. Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat, bi, hiru, lau eta bost), Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu), Buruntzaldeko udalena (hemen ere bai), ... (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk). Ba,...


Hausnartu sariak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-05 15:48

Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Hausnartu sarien berri blogean zabaltzeko. Eta hortara goaz.Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen te...


Euskara 21

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-30 10:41

Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar.Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik. 


Urrats bat aurrera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-29 17:52

Datorren maiatzaren 8an, Kontseiluak jardunaldia antolatu du hezkuntzari buruz.Jardunaldiak Urrats bat aurrera izena du eta Bilbon izango da, Deustuko Unibertsitatean eta doan.Egitaraua:9:30. Sarrera. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusia.10:00. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapena aurkezpena. Arantxa Urbe lan-taldearen koordinatzailearen eskutik. 11:00. Adituen ekarpena.  Felix Etxeberria, EHUko Pedagogiako katedraduna.          &...


Iragarle lar

10
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-28 16:25

Atzoko Berrian Aitzol Altuna soziolinguista handiak esan zuen euskarak gaelikoak baino etorkizun txarragoa duela. No eta to. Iragarle eta soziolinguista den Aitzol "historialaria"k hori dino, zergatik eta gaelikoak euskarak baino indar politiko gehiago ei duelako?Familia transmisioa, kale erabilera, komunikabideetan presentzia, ... eta horren moduko adierazle soziolinguistikoek ez dute deus ere balio, boterea da gakoa. Tumatxa hi, luzitu haiz. Ez  bizitasun etnolinguistikoak, ez ostiarik. Irlandarrak ondo doaz eta gu konturatu ez. No eta to, ostera ere.Sinplekeriak alde batera utzi beh...


Euskara zikina

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-25 10:51

Atzo Irati Jimenezek Berrian argitaratu zuen Euskara zikina izeneko zutabea. Berarekin erabat ados, normalizazioa lortuko da euskara zikina ere daukagunean.Eta horrekin batera gogoratu nintzen Euskalsex dela eta, euskarara bikoiztutako film pornoa eman zutela. Eta bikoiztu dutenek dirulaguntza eskatu eta Eusko Jaurlaritzak eman ez. «Eusko Jaurlaritzak ez du pornografiarekin zerikusirik nahi, euskarara bikoizteko laguntzarik ez zigun eman» .........


Udan ikasi gura?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-23 13:00

UEUk bere ikastaroen menua zabaldu egin du. Aurrekoan ere aipatu genuen ikastaroen berri, baina oraingoan zehatzago dator eskaintza.Bi ikastaro azpimarratzeko, soziolinguistikari dagokionez:- Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.- Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai?


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter