Ez nabil oso autozentratua
Gaur plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere.
Katalunian aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo hizkuntza komunitate autozentratua izango da erabaki-gunea barruan duena honen arabera. Eta deszentratua, berriz, erabaki-gunea kanpoan duena, beste hizkuntza komunitate edo nazio baten menpe dagoena.
Barkamenak irakurle guztiei hanka sartzeagatik eta eskerrik beroenak informazioa eman didan lagunari. Erroreak egitea antza modan dagoen honetan, ni ere modarekin bat.
Iruzkinak
Benito 2008-09-09 17:39 #1
Erroreak egitea aspaldiko moda da, erroreetatik ikastea dugu apur bat demode. Baina zeure bultzadarekin igual hurrengo tenporada baterako linea oso bat botako dugu pasarelara. ;-)<br>
Utzi iruzkina: