Kategoria: autozentratua
Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenean):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...
Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenena):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...
Gaur plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere. Katalunian aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo hizkuntza komunitate autozentratua izango da erabaki-gunea barruan duena honen arabera. Eta deszentratua, berriz, ...
Autozentratua, berba totemikoa bihurtu da azken aldi honetan. Askotan entzun dut azkenaldi honetan (adibidez, Kike Amonarrizek esanda ), eta, zer demontre, berba horren bila abiatu naiz.Irakurri nuen lehen aldia orain dela bost urte izan zen, Aitor Zuberogoitiari irakurri nion, komunikabideez ari zela. Ea zer dioen berak: Zer da ordea autozentramendua? Zer esan gura dugu ordea autozentratu berbarekin? Ekonomian-eta gero eta gehiago aipatzen den terminoa da berau. Miren Etxezarreta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen aipu batez baliatuko gara kontuari traza hartzen hastek...