Soziolinguistikaz berripapera: 22. zenbakia
Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen Soziolinguistikaz berripaperaren 22. zenbakia:
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan
22. zenbakia / 2008ko iraila
AGENDA
“Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazio Aroan” biltzarra urriaren 9-10ean. Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin
batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du. Hizlarien artean honakoak izango dira: Amadeu Abril, Andres Urrutia, Delyth Prys, Fernand de Varennes, Luistxo Fernandez, Marielle Rispail, Misako Ito, Simon Toulou eta
Suzanne Romaine.
Informazio gehiago: http://www.hizkuntzagutxituak.net/
Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra Iruñean,
2008ko urriaren 6tik 10era.´´Pirinioetako hizkuntzak: lehena
eta oraina´´ izenburupean Euskaltzaindiak bere Nazioarteko XVI.
Biltzarra egingo du Iruñean. Bertan, Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira. Aldi berean, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren lehen ospakizuna izango da.
Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/xvi_biltzarra/
Menorcako Hizkuntza Normalizaziorako III Jardunaldiak
(III Jornades de Normalització Lingüística de Menorca) ospatuko dira. Irailaren 26 eta 27an, Menorcako Mao hirian burutuko diren jardunaldiek gazteak eta hizkuntza izango dute gai nagusi; eremu ludikoan katalanaren erabilera, gazteen lagunarteko hizkera edo etorkin gazteen harrera hizkuntza izango dira aztertuko direnak. Jardunaldiok Menorca Uharteko Kontseiluko Hizkuntza Aholkulartitza Zerbitzuak antolatutako ditu.
Informazio gehiago: http://www.culturamenorca.org/sal/3-jornades-normalitzacio-linguistica/
Mehatxupeko Hizkuntzen Fundazioak (Foundation for
Endangered Languages) XII Kongresua antolatu du, 2008ko irailaren 24tik 27ra bitartean. Bertan, Euskal Herrian idatziriko bi ponentzia aurkeztu dira. Oraingo honetan, Herbeheretan kokaturiko Frisia eskualdean izango da kongresua; Mercator (Hizkuntza Aniztasuna eta Hizkuntzaren irakaskuntza Ikertzeko Europako Zentroa) eta Frisiako Akademiaren laguntzarekin antolatu da. Kongresua Nazio Batuek izendatutako
2008 Nazioarteko Hizkuntzen Urteko ospakizunen baitan kokatzen da eta aztertu diren gaien artean honakoak daude: mehatxupeko hizkuntzek dituzten eskualde hizkuntz-aniztasun kasu arrakastatsuen azterketa, hizkuntza irakaskuntza-prozesuak eta hizkuntza-transmisioa hizkuntza erkidego txikietan, eta hizkuntza transmisioa
eskola-eremu formaletatik haratago. Bertan, Euskal Herrian idatziriko bi ponentzia aurkeztu dira: Iulen Urbiolak (Euskara Kultur Elkargoa) Threats to language immersion in endangered language communities: The case of Basque in Navarre, eta Itziar Idiazabal eta beste-k Mother Tongue, Language of Immersion: What
Can the School do to Revitalize Minorized Languages? ponentziak aurkeztu dituzte.
Informazio gehiago: http://www.mercator-research.eu/conferences/2008-september-24-27
, http://www.mercator-research.eu/conferences/2008-september-24-27/Abstracts.pdf
EKIMENAK ETA KANPAINAK
Aureli Argemík Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseiluak (Geneva) Gizaki guztiek hizkuntza propioan hitz egiteko duten Giza Eskubidearen aldeko Aldarrikapena
onartu dezan eskatu du. Aureli Argemí CIEMEN erakundeko presidente eta EBLULeko partaideak Genevako Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseiluaren batzar orokorrean eskaera egin du Gizabanako guztiek hizkuntza propioan hitz egiteko duten Giza Eskubidearen aldeko Aldarrikapena onartu dezan. Ekimen hori
Nazio Batuek 2008a Nazioarteko Hizkuntzen Urteko ekimenen baitan kokatzen da.
Bere hitzaldian Argemik argudiatu du hizkuntza eskubideak giza eskubideekin lerrotu behar direla, eta ez eskubide kulturalekin; eskaera egin du Hizkuntzen inguruko Giza Eskubideen Aldarrikapena ahalik bezain laster onartzeko, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren osagarri izan dadin.
Informazio gehiago: http://www.nationalia.info/en/news/264
Europako Komisioan Europako Batasuneko eleaniztasunari
buruzko debatea izan da. Iragan irailaren 10ean “Multilingualism
– a bridge or a barrier for intercultural dialogue?” (Eleaniztasuna,
kultur artekotasunarentzat, zubi ala muga?) izenburupeko eztabaida egin zen Europako Komisioaren Bruselako egoitzan. Eztabaida Nazio Batuek izendaturiko 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen barnean kokatzen da. Eztabaidaren gunea eleaniztasuna elkar ulertzeko aukera ala gaindiezinezko oztopo ote den izan zen. Alde batetik, zalantzan jarri ezin den gaia da aniztasunak kultura artekotasuna, gizarte kohesioa eta onura ekonomikoak sortzen dituela, baina aldi berean agerian jarri zen hizkuntza aniztasunak, neurri egokiekin kudeatzen ez bada, ingelesaren nagusitasun erabatekoa indartuko duela.
Informazio gehiago: http://www.interculturaldialogue2008.eu/1523.0.html?&L=13%5C%27&redirect_url=my-startpage-eyid.html,http://ec.europa.eu/education/languages/pdf/com18sept08/2008_0566_en.pdf
Euskara sustatzeko bost hitzarmen sinatu ditu Bilboko
Udalak. Bilboko Udaleko Euskara Sailak bost itun sinatu ditu hiriburuko hainbat erakunderekin euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza normalizatzeko. Hitzarmen horiek gauzatzeko 92.100 euroko aurrekontua bideratu du Bilboko Udalak. Erakunde onuradunak honakoak dira: Bizkaiko Ikastolen Gurasoen Elkartea, Panpotx kultura elkartea, BIGE eta Bizkaiko Ikastolak, Suspergintza eta Zazpikaleetako Merkatarien Elkartea.
Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-08-19&orria=015&kont=003
“Euskara 21” ekimenak abian jarritako eztabaidako ekarpenak eskuragarri web gunean. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustaturiko “Euskara 21” ekimenaren oinarrizko
txostenari batzordeko kideek hainbat ekarpen egin dizkiote. Orain, ekarpenok web gunean ezarri dituzte eskuragarri. Besteak beste, honako kideen ekarpenak ikus daitezke: Kike Amonarriz, Joseba Arregi, Mikel Basabe, Ana de Castro, Miren Dobaran, J.Iñaki Etxezarreta, Itziar Idiazabal, Anjel Lertxundi, Jose Luis Lizundia, Lucía Martínez, Koldo Martínez, Jasone Mendizabal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Ludger Mees, Mertxe Mugika, Tomas Uribeetxeberria, Ana Urkiza, Mikel Zalbide.
Batzordekideen ekarpenak: http://blog.euskara21.euskadi.net/index.php/batzordekideen-ekarpenak,
Beste ekarpen batzuk: http://blog.euskara21.euskadi.net/index.php/luzeago,
Informazio gehiago: http://www.habe.euskadi.net/
Bilboko Udaleko Euskara Sailak familia arteko harremanetan euskara sustatzeko kanpaina hasi du. Bilboko Udaleko Euskara sailaren esanetan “euskara geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskarazko ereduetan matrikulatzea sustatu eta aisialdian euskarazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltzea areagotu nahi da” kanpaina honen bitartez. Xede horrekin, urtebete eta bi urteko haurrak dituzten 6.000 familiatara bidali dira informazio inprimakiak.
Informazio gehiago: http://www.bilbao.net/nuevobilbao/
http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=3579&sec=24&fecha=2008-08-26
Euskara ikasteko aukera Euskal Herritik kanpo sustatzeko
akordioa. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako
estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Diru-laguntza eta aholkularitza eskainiko dizkio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) UNEDi, eta unibertsitate honek euskara nahiz euskal kulturaren lektore programa jarriko du abian.
Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/nota_prensa/hps_uned/eu_hps/hps_uned.html
IKERKETAK ETA AZTERLANAK
Eustatek argitara emandako datuen arabera Euskal Autonomi Erkidegoan bostetik batek euskaraz nabigatzen du. EUSTATek eskainitako datuen arabera Interneten
dabiltzanen artean bostetik bat euskaraz aritzen da. Euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %2,5eko gorakada izan du 2008ko bigarren hiruhilekoan 2007ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Informazio gehiago: http://www.eustat.es/elem/ele0004700/not0004774_e.html
IKUSPEGI - Euskal Immigrazio Behatokiak EAEko Afrikar
biztanleriari buruzko ikerketa-txostenean jatorri horretako biztanleriaren hizkuntzei buruzko hainbat datu eskaini ditu. Aipatu txostenak dionez “etxean, hots, beren eremu pribatu eta partikularrean, ama-hizkuntza erabiltzen dute afrikar gehienek (%67,4). %26,8k gaztelaniaz hitz egiten dute etxean, %1,4k
hori dutelako beren ama-hizkuntza, eta %4 inguruk ama-hizkuntza ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen dute. Araban bizi direnek etxean gutxiago erabiltzen dute gaztelania eta gehiago beren ama-hizkuntza. Gipuzkoa daukagu beste muturrean, %36,6ra iristen baita hemen etxean gaztelaniaz hitz egiten dutenen kopurua.”
Euskarari dagokionean “elkarrizketatutakoetatik %76,6ek diote batere ez dakitela, %12,2k oso maila kaskarra dutela, %4,3k kaskarra, %4,2k erdipurdikoa eta %0,4k bakarrik diote maila ona dutela.”
Informazio gehiago: http://www.ikuspegi.org/eus/index.php
Nafarroako Euskarabidea erkundeak Nafarroako euskararen egoera aztertzeko ikerketa egiteko hitzartu du Iker taldearekin. Ikerketa lanak 52.780 €ko aurrekontua izango du eta urtea amaierarako prest egotea espero da. Euskararen jakite mailari eta erabilerari buruzko datuak, eta euskararekiko jarrerari buruzkoak bilduko ditu ikerketak. Aldi berean, zenbait eskualde eta
udalerri zehatzei buruzko informazioa ere jasoko da.
Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2008-08-28&orria=008&kont=005
Inkesta soziolinguistikoaren emaitzen irakurketa egin du Ione Josié-k iparraldeari dagokionez. Inkesta soziolinguistikoaren emaitzen irakurketa: basoa, erdi betea edo erdi hutsa? izenburupean Le Journal-en argitaratu du irakuketa hori, Ione Josié Kontseiluko ildo-politikoaren ordezkariak. Datuak aztertu ondoren, “euskararen egoera Iparraldean oso larria dela” adierazten du. “Gaur egun, euskararentzat estatus egokirik gabe, corpus juridikorik gabe eta hizkuntza-politika eraginkorrik gabe […] ezinezkoa da euskara normalizatzea eta ezinezkoa ere, galerari aurre egitea.” Hala ere, euskararen normalizaziorako oraindik berandu ez dela ere aldarrikatu nahi izan du.
Informazio gehiago: http://www.lejpb.com/paperezkoa/20080819/92205/eu/Inkesta-soziolinguistikoaren-emaitzen-irakurketa--basoa-erdi-betea-edo-erdi-hutsa-
ARGITALPENAK
Nekane Goikoetxeak Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazki izeneko artikulua argitaratu du UZTARO aldizkariaren 64. zenbakian. Artikulua
Gaitasun Komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean (2007) izeneko doktorego-tesian oinarritzen da, artikuluaren sarreran bertan azaltzen denez. Ikerketa enpirikoan oinarrituta, beraz, helburua zera izan da: gaztetxoen gaitasun komunikatiboa aztertzea euskara, gaztelania eta
ingelesaren arteko elkarreraginak kontuan hartuz. Artikuluan azaltzen diren ideiak baliagarriak izan daitezke “gure hezkuntza-sitemaren argi-ilunak ezagutzeko”.
Informazio gehiago: http://www.uztaro.com/index.php?modulo=artikulua&arg1=65&arg2=961
Mari-Jose Azurmendik Euskara erabiltzearen erraztasunaren / zailtasunaren eragin emozionala eta horren ondorioak izenburuko artikulua argitaratu du UZTARO aldizkariaren 64. zenbakian. Artikuluan euskararen erabilerak pertsonaren alderdi emozionalean izan dezakeen eragina eta euskara erraztasunez edo zailtasunez erabiltzearen ondorioak aztertzen dira. Horretarako, ikuspegi psikosozial psikologistatik abiatuta, eta pertsonaren erdigune izaera azpimarratuz, alderdi unibertsalak jarraitzen dira, eta emozioa prozesu psikosozial berezi gisa nola uler daitekeen adierazten da.
Informazio gehiago: http://www.uztaro.com/index.php?modulo=artikulua&arg1=65&arg2=963
Maria-Jose Azurmendi, Nekane Larrañaga eta Jokin Apalategi Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek “Bilingualism, identity, and citizenship in the Basque Country” artikulua argitaratu dute Bilingualism and Identity liburuan. Liburuan hizkuntza eta identitatearen arteko harremana aztertzen da, gaztelania eta beste hizkuntza(e)ren arteko ukipen
egoera desberdineko lurraldeetan: latinoamerikako eremuan gaztelaniak hizkuntza amerindiar eta kreolerekin, ketxuerarekin, kaqchikelerarekin, shipiboerarekin eta beste hainbat hizkuntzarekin duen harremana, eta Estatu Batuetan ingelesarekin. Aldi berean, katalanaren, galizieraren eta euskararen identitate harremanak
ere aztertzen dira. Mari Jose Azurmendik, Nekane Larrañaga eta Jokin Apalategik idatzi dute euskarari buruzko artikulu interesgarria.
Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/fitxategiak/553
“Zenbait orientabide erregistroen trataeraz” liburua argitaratu du Euskaltzaindiak. Eskola-giroan euskalkiak eta
tokian tokiko aldaerak lantzeko markoa argitaratu du Euskaltzaindiak Jagon bilduma sailean. Egileak Mikel Barrios, Erramun Osa, Inma Muñoa, Itziar Elorza eta Kristina Boan izan dira eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioarekin lankidetzan buruturikoa da. Liburuaren helburua hezkuntza munduan hizkuntza aldaera eta erregistroei buruz plazaratu diren orientabideak biltzen ditu, batez ere hezkuntzan lantzeko hainbat irizpide ematen dira bertan.
Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/argitalpen_katalogoa/index.asp?hizkuntza=eu&gaia=4
Kultur artekotasuna hezkuntzan gaia LARRUN pentsamendu aldizkariaren 123. zenbakian. LARRUN, Argia aldizkariarekin batera zabaltzen den pentsamendu aldizkari ezagunak hausnarketa du bere helburuetako bat, eta oraingo honetan gaurkotasun handiko gaia jorratu dute. Eskolan kultura
artekotasuna zertan gauzatzen den, eta haren baitan hizkuntzen arteko harremanak nola bidera daitezkeen aztertzen dute euskararen berreskurapen prozesuan egonik. Parte hartzaileek urte askotako eskarmentua dute gaiaren inguruan: Joseba Ibarra (Durangoko Berritzeguneko aholkularia), Maria Jesus Imaz (Usurbilgo Udarregi ikastolako zuzendaria), Victoria Mendoza (irakaslea eta psikoterapeuta) eta Mario Zapata (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko langilea) bildu dira mahaiaren bueltan.
Informazio gehiago: http://www.argia.com/argia-astekaria/2148/atalak/larrun
BESTELAKOAK
Patxi Uribarren euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak. Patxi Uribarren izendatu Euskaltzaindiak, Bilbon, irailaren 26an egindako osoko batzarrean, Henrike Knörr zenaren aulkia betetzeko. Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant euskaltzainek proposatu zuten Patxi Uribarren postu hori betetzeko. Patxi Uribarren 1942an jaio zen Aramaion. Karmeldarra da. Filosofia eta Letretan eta Teologian lizentziatua -tesi txikia egin zuen Aramaioko toponimiari buruz-
Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile ofiziala izana da, 1983tik 2007ra arte.
Informazio gehiago: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=29503
HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoa, Euskal
Herriko Unibertsitateko berezko titulua. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoa Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak kudeatzen du. Ikastaroaren antolaketan laguntzaile Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Soziolinguistika Klusterra eta Udako Unibertsitatea ere badira. Euskararen normalkuntzan aplikazioa izango duen soziolinguistikazko ezagutza sakontzea da graduondokoaren helburua. Ikas-plangintza orain artekoa baino kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskainiz Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista titulua ematen du.
Informazio gehiago: http://hiznet.asmoz.org/
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) Master
ofiziala abian da. Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialen
baitan 2001-2002tik aurrera Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduari (HAP) buruzko masterraren aurtengo edizioa abian jarri da. Europa osoan baliagarri duen titulua filologoei eta injineruei zuzenduriko masterra da. Honako gaiak lantzen dira: testuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak), informazioaren bilaketa eta eskurapena, itzulpen automatikoa, lengoaia naturaleko interfazeak eta hizketaren tratamendua. Masterra honako enpresa eta erakundeen laguntzarekin burutzen da: Elhuyar Fundazioa, Eleka injeniaritza linguistikoa, S.L., VICOMTECH, Asociacion Centro
de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones eta Robotiker. UZEI, besteak beste.
Informazio gehiago: http://ixa.si.ehu.es/master/Aurkezpena_html
Itzulpen automatikoaren proiektuaren esleipena argitara
eman du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Lehiaketaren helburua gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko egitasmoa abian jartzea da. Erabakiak Lucy Software enpresari eman dio lan hori egiteko ardura eta hiru euskal enpresarekin batera burutuko du: Emergiatech, UZEI, Gizarbitek. Eusko Jaurlaritzak 395.000 euro inbertituko ditu egitasmo hau gauzatzeko.
Informazio gehiago:
SUSTATU http://sustatu.com/1216966299
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei
buruzko dekretuak eztabaida piztu du gizartean. Hainbat hedabidetan argitaraturiko iritzi artikuluek agerian jarri du dekretu horrek sortu dituen iritzi kontrajarriak. Dekretua uztailan onartu zen eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eginiko irakurketak soka luzea ekarri du.
Informazio gehiago: Kontseilua; http://www.kontseilua.org
Erramun Osa: Kontseilua:euskararentzat aingura astuna http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-08-07&orria=005&kont=006
Arantxa Urbe: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-09-03&orria=005&kont=009
Behatokia: http://www.behatokia.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&id=63
Jon Sarasuak Brasilen, Ekuadorren eta Bolivian egindako
bidaiaren kronika laburra eskaintzen du, arreta jarriz hizkuntza indigenen egoerari. LARRUN, Argia aldizkariarekin batera zabaltzen den pentsamendu aldizkariaren 124. alean Jon Sarasuak Brasilen, Ekuadorren eta Bolivian egindako bidaia txikiaren kronika egiteaz gain, hango egoera politiko zein sozialari buruzko hainbat zertzelada eskaintzen ditu. Ohi duen moduan, ikuspegi zorrotza, kontzesiorik gabekoa, eta irudiz betea ematen du Sarasuak; inor hotz utziko ez duen kronika labur ezinbestekoa.
Arreta berezia jarri diogu bisita xede izan diren herrialde horietako hizkuntza indigenen berreskurapenerako erakusten duen kezka eta ezinegonari; ez soilik hiztun-kopuru txikiko hizkuntzei dagokienean, baita hiztun-kopuru handiko Ekuadorreko kichuwerari eta Boliviako kechuerari dagokionean ere.
Informazio gehiago: http://www.blogak.com/garabide
Paraguaiko guaraniek hiztunen hizkuntza eskubideak
errespeta daitezen eskatu diote presidente berriari. Paraguaiko guaraniaren aldeko 30 erakundek baino gehiagok eskakizuna egin diote presidenteari guaraniak behar duen lekua har dezan eremu ofizialean. Paraguain guarania hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera, eta biztanlearen %80ak baino gehiagok hitz egiten du. Hala ere, “guarania hitz egiten dutenen hizkuntza eskubideak ez dira errespetatzen” diote sinatzaileek eta zuzenbidezkoak diren neurriak har daitezela eskatzen dute.
Informazio gehiago: http://argentina.indymedia.org/news/2008/08/619758.php,
http://www.nationalia.cat/ca/noticies/112,
http://www.tlfq.ulaval.ca/axl/amsudant/paraguay.htm
David Crystal-en artikulua Hizkunea aldizkari elektronikoan.
Hizkuntzalari galestarrak “Hizkuntza, hizkuntzak eta Internet”
izeneko artikulua argitaratu du Hizkunea aldizkari elektronikoan. Crystalen ustez gaur egun hizkuntzen inguruko iraultza bizitzen ari gara Internet-en eragina medio. Hala ere, “Internet eleaniztun bat ziurtatu gabe daukagu oraindik” dio, eta hala gerta dadin tokian tokiko hizkuntzak bultzatu beharra dago. Bere ustetan alabaina ingelesak ez ditu beste hizkuntzak baztertuko, Interneten gero
eta hizkuntza aniztasun handiagoaren eskaera eta ekoizpena izango baita, batez ere, itzulpen automatikoaren erabilera zabaltzeko teknologia aproposa garatzen den heinean.
Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-bpeduki/eu/contenidos/informacion/artik25_1_crystal_08_06/eu_crystal/artik25_1_crystal_08_06.html
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
BAT SOZIOLINGUISTIKA Aldizkariaren - 67. alea kalean da
Artikuluak eta laburpenak:
I. Erramun Baxokek BIOGRAFIA
II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak
III. Erramun Baxoki eskainitako lanak
Jean-Claude Hiriart. "Ipar Euskal Herrian, euskararen
irakaskuntza eskaintzaren egituraketa."
E. Baxok. "Hizkuntza antolaketaren bideetan."
Jean-Baptiste Battitu Coyos. "Hizkuntza-politika Ipar
Euskal Herrian: nondik nora? ibilbidearen azterketa".
Pablo Sagardoy Lizuain. "EAEko euskararen belaunez belauneko
familia bidezko transmisioa."
Xabier Mendiguren Bereziartu. "Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak nola bermatu."
Euskara Kultur Elkargoa eta Nafarroako Ikastolen Elkartea.
"Nafarroa Oinez 2007ko jai egunaren azterketa soziologikoa."
Maria-Jose Azurmendi. "Identitate Etnolinguistikoa (IELa)
Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEan)"
Richard Y. Bourhis, Rodrigue Landry. "Hizkuntza-gutxiengoen
talde-bizindarra, kultura-autonomia eta ongizatea."
Hurrengo zenbakia (68): Hedabideak eta euskara
I. ATALA: Egoeraren azterketa (Telebista, Irratia, Egunkariak eta aldizkariak, Tokiko hedabideak, interneteko hedabideak eta telebista digitala e.a.)
Javier Díaz Nocí. "Euskal komunikabideak eta ziberkomunikabideetan euskararen erabilera"
Josu Amezaga, Edorta Arana. "Telebistagintzaren digitalizazioa
eta euskara"
Koldo Meso. "Euskarazko hedabideak interneten"
II. ATALA: Teoriak eta azterketak (Hedabideen garrantzia euskararen garapenerako, Publizitatea eta euskara e.a.)
Iñigo Fernandez. "Euskarazko hedabideak eta publizitatea".
Joxe Inazio Bazterretxea. "Arto gutxitan, kalabaza jaki -gizarte-komunikazioa, euskaraz eraikitzen".
III. ATALA: Esperientzia praktikoak (Hamaika, ETB1, Euskadi Irratia, Berria, Argia, Goiena e.a.)
Iban Arantzabal. "Tokiko hedabideek etorkizun handia dute."
Iñaki Iurrebaso Biteri. "Hedabideak eta euskara Zarautzen, 2006: Ikerketaren emaitzak".
Mikel Arrieta. "BERRIA, bost urrats etorkizunari begira".
GUREAN
Nekane Goikoetxea. "Hizkuntzen ateko ekar eragina EAE-k
hizkuntza eleanitzean".
Kike Amonarriz. "Gazte hizkerak – hizkera gazteak".
Soziolinguistika Klusterrak UEUko Udako Ikastaroetan
emandako "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak" ikastaroetako materialak web guenan jarri ditu. Bertan eskuratu daitezke Battittu Coyosen "Euskara eta legeria Ipar Euskal Herrian", Erramun Osaren "Ez inposatu, ez eragotzi, euskara baliatzeko aukerak areagotu", Julen Urbiolaren "Euskararen ofizialtasunaren historia", Patxi Saezen "Hizkuntza irizpideak administrazioa, lanpostuz lanpostuko eginkizunetan", Arantza Haranbururen "Hizkuntza-eskubideen eta lege statusaren egoera EHn" eta Mikel Irizarren "Legeak baino gehiago... bezeroak" aurkezpenak. Era berean, aurreko urteetan Sozilinguistika Klusterrak eskainiko ikastaroetako hainbat aurkezpen ere eskura jarri ditu, urtez urteko titulupean antolaturik.
Informazio gehiago: Soziolinguistika
Klusterra: http://www.soziolinguistika.org/node/3378
HAUSNARTU Euskal soziolinguistika sarietarako deialdia
Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) laguntzarekin.
Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: