Soziolinguistikaz 18. zenbakia
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi
baduzu, 
sakatu 
hemen
 
Hizkuntza jardunaldia EHUn
(Leioan) 
  EHUkoEuskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta
otsailaren 
  1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate
hizkeren 
  didaktika eta komunikazioa.
  Informazio gehiago:
http://www.euskara-errektoreord
Kontsumitzen al da euskarazko
kultur produkzioa? 
  
  Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak Martin Ugalde Foroaren
ekitaldia 
  antolatu dute. Mahai ingurua urtarrilaren 23an izando da, arratsaldeko
19:00etan, 
  Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. 
  Izena emateko:  
komunika@berria.info 
  
  
  
 Gasteizen izan ziren Euskararen
Nazioarteko 
  Eguneko ekitaldi nagusiak 
  Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
sailburuordeak abenduaren 
  3an egin zen Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak aurkeztu zituen.
Ekitaldi 
  nagusiak Gasteizko Artium museoan izan ziren. Bestalde, Euskararen
Egunaren 
  harira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko erakunde publikoek prestatutako
adierazpen 
  instituzionalak irakurri zituen Baztarrikak. Esan zuenez, "egunez egun
euskaldunagoa 
  den gizarte honetan, elkar hartuta gainditu behar ditugu ohitura eta
joera zaharkituek 
  euskararen eguneroko erabilerari jartzen dizkioten traba eta oztopoak".
Eusko 
  Legebiltzarrak duela 25 urte onartu zuen Euskararen Legeari buruz,
euskararen 
  normalkuntzarako bidean "garrantzia handieneko mugarria" jarri zuela
adierazi 
  zuen, "herritarron hizkuntz eskubideak onartu eta haien zaintza eta
sustapena 
  aginte publikoei emanez". (www.argia.com)
  Informazio gehiago:  
  http://www.argia.com/albistea
“Hizkuntza gutxituen garapena
eta euskal 
  esperientzia” Mahai ingurua 
  Garabide Elkartearen eskutik azaroaren 12tik 30era bitartean HIZKUNTZA
ETA HERRIEN 
  ARTEKO I.TRUKE PROGRAMA gauzatu zen. Trukaldian Hegoaldeko hizkuntza
minorizatuko 
  komunitateetako bederatzi bisitarik hartu zuten parte. Euskal Herrian
hiru astez 
  izan ziren, euskalgintza ezagutzeko asmoz. Hizlariak beren herrietan
hainbat 
  erakunde eta mugimendu indigenetan ibilbide handiko pertsonak dira. Beren
esperientzia 
  zabala baliatuz, euren herrietako egoera kultural eta linguistikoa
azalduko 
  zuten. Begirada indigena batetik, beren hizkuntzen garapen prozesuez hitz
egin 
  zuten. Euskal esperientziak ere izan zuen presentziarik mahai inguruan.
(www,gara.net)
  Informazio gehiago:
 
http://www.gara.net/paperezkoa
                              
Mintzalaguna egitasmoa zabaldu
eta indartzeko hitzarmena 
  Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak 
  (HPS) eta Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) lankidetza-hitzarmena
sinatu 
  dute, helburua Mintzalaguna (edo Berbalaguna, Solaskide...) izeneko
programa 
  sendotzea eta zabaltzea delarik. HPSk 72.776 euro jarriko ditu hitzarmen
hau 
  garatzeko. Mintzalaguna programan 1.800-2.000 lagunek hartzen dute parte
taldeetan: 
  950 Bizkaian, 600 Gipuzkoan, 200 Nafarroan (Sakanako datuak falta dira
oraindik) 
  eta 100 Araban (Gasteizkoak falta dira). (www.erabili.com)
  Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer
Bikain: euskararen kalitate
ziurtagiri publikoa, ofiziala eta doakoa 
  Enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen etengabeko
normalizazioa 
  ebaluatu eta egiaztatuko duen Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria
aurkeztu 
  zuten Bilbon 2007-12-17an. Juan José Ibarretxe lehendakaria ekitaldiaren
buru 
  zela, euskal enpresen esparruko eta erakunde publiko askotako ordezkariek
parte 
  hartu zuten bederatzi enpresak lehen ziurtagiriak jaso zituzten
ekitaldian. 
  (www.erabili.com)
  Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer
Eusko Jaurlaritzak eta EEP-ren
lankidetza, "oso positiboa"
  Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS)
bitartez, 
  eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2007 urte
hasieran 
  hizkuntza politika alorrean sinatu lankidetzaren balantzea egin eta,
aurtengo 
  partaidetzari segida emanez, 2008rako lan-ildoak aurkeztu dituzte.
(www.erabili.com)
  Informazio gehiago: 
http://www.erabili.com/zer
Kontseilua: 10 urte
euskararen normalizazioaren alde
  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete zituen, eta
urteurren 
  ospakizuna abenduak 19an izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian.
(www.sustatu.com)
  Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/11968781
Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak aurten 54 milioi euroko aurrekontua izango du
  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2008ko
aurrekontua 
  54.474.005 eurokoa da, iazkoa baino %6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren %
82 
  euskara sustatzeko proiektuak bultzatzera bideratuko dute. Patxi
Baztarrika 
  Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, eguneroko bizitzan
euskararen 
  erabilera indartzea da erronka nagusia, "erabilera baita euskararen
etorkizunaren 
  giltza". (www.argia.com)
  Informazio gehiago: 
http://www.argia.com/albistea
Ardoa euskaraz dastatzerik
nahi?
  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi
esanguratsuren 
  euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea
izan 
  ditu aztergai hain zuzen ere. (www.sustatu.com)
  Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/11974575
Hitzarmena berritu dute
Labayruk, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak
  Labayru Ikastegiak hitzarmena berritu du Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko
Foru 
  Aldundiarekin, eta, ondorioz, 260.619 euroko diru laguntza jasoko du
2008an. 
  Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 179.000 euro emango
dizkio 
  ikastegiari, eta Bizkaiko Aldundiak, 81.619 euro. Labayruk euskara
sustatzeko 
  eta bizkaiera ikertzeko eta zabaltzeko erabiliko du diru hori.
(www.argia.com)
  Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea
Xabier Azanza izango da Enaiko
zuzendaria
  Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Xabier
Azanza 
  hautatu du Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kargurako. Azanza
Nafarroako 
  Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan da 2002. urtetik. Bere aurreneko
eginbeharra 
  Iruñerriko ikerketa soziolinguistikoa egitea izango da, D eredua herri
gehiagotara 
  zabaldu behar den erabakitzeko. (www.argia.com)
  Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea
                              
                              
Hurrengo zenbakia (65): Dosierra: -Euskal Herriko kultura eta euskara
Azken zenbakia (64): Dosierra: -Euskal herriko V. euskararen kale erabilera neurketa, 2006
Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org
Euskal Herriko Kale
Erabileraren 
    V. Neurketa
    Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V.
neurketaren 
    emaitzak aurkeztu zituen 2007ko azaroaren 30ean. Artikulu honetan
(http://www.erabili.com/zer
    Informazio gehiago:  
    http://www.soziolinguistika
Soziolinguistika Klusterreko
proiektuetako 
    Erreferentzien Bilgunea
    Izenburu luzea, baina biltzen duena adierazten duena. Soziolinguistika
Klusterrean 
    aurrera daramatzagun proiektuetan erabiltzen eta sortzen ditugun lanen
erreferentziak 
    biltzen dituen gunea da Erreferentzien Bilgunea. 300 erreferentziatik
goiti 
    biltzen ditu eta abenduaren 18tik aurrera erabilgarri egongo da
Soziolinguistika 
    Klusterraren webgunean.
    Informazio gehiago:  
    http://www.soziolinguistika
GEROA BERMATZEKO, ORAINA
EZAGUTU 
    
    Euskararen soziolinguistikan I+G+B 
    Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia  
  
Soziolinguistika Klusterrak 2008ko otsailaren 29an,
bere 
    proiektuen berri emateko jardunaldi bat egingo du. Bere proiektuetako
emaitza 
    berritzaile eta deigarrienak azaltzearekin batera, soziolinguistikaren
arloan 
    lanean ari direnentzako interesgarri izango diren hitzaldi eta
tailerrak eskaini 
    nahi ditu. 
    Jardunaldia Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien
Fakultatean 
    izanen da eta egitarauaren berri laster emango da gure webgunean. 
  
Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org
 
   
                              
Euskararen bilakaerari buruzko
liburu 
    bilduma sortu du Jaurlaritzak  
    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaraz
Mintzagai 
    bildumako lehen bi liburuak aurkeztu zituen: Euskararen geografia
historikoa 
    eta Ahozko hitzetatik idatzietara. Udako Euskal Unibertsitatearekin eta
Labayru 
    Ikastegiarekin elkarlanean sortutako bilduma berria euskararen
bilakaerari 
    buruzko argitalpenek osatuko dute. Liburu horiek bereziki gazteei eta
ikastetxeei 
    zuzendurik daude eta hainbat gai izango dituzte hizpide: literatura,
bertsolaritza, 
    kazetaritza, irakaskuntza, soziolinguistika, eta abar.
(www.euskadi.net)
    Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net
A PORTRAIT OF THE YOUNG IN THE
NEW 
    MULTILINGUAL SPAIN 
    Editorea Carmen Pérez-Vidal (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Maria
Juan-Garau 
    (Illes Balears-eko Unibertsitatea) eta Aurora Bel (Pompeu Fabra
Unibertsitatea) 
    Liburu honetan bi hizkuntz edo gehiagoen ikaskuntza goiztiarra
aztertzen da 
    Espainiako testuinguruan. Artikulu eta ikerketa anitz aurkezten dira
liburu 
    honetan, lehengo zatian EAEko Galiziako eta Kataluniako egoerak
bereziki aztertzen 
    dira. (www.multilingual-matters.com)
    Informazio gehiago: http://www.multilingual
                                            
   
  
Lehen aldiz entzun da euskara
EBko 
    Ministroen Kontseiluan 
    Europan euskaraz hitz egin izana mintzaldi sinbolikoa baino askoz
gehiago 
    dela uste du Kultura sailburuak Euskara lehen aldiz entzun da Europako
Batasunean. 
    Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak mintzaldia eman
zuen 
    euskaraz, EB Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluan.
(www.berria.info)
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua
Euskalbar.eu webgunea sortu
dute 
    
    Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten
laguntzen 
    duen Firefoxerako tresna-barra bat da. Gaurtik aurrera webgunea ere
badu: 
    "Euskalbar.eu":http://euskalbar.eu/. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/11955573
Euskarazko Produktuen
Katalogoa 2007-08, 
    elkarlanaren fruitu 
    Euskarazko Produktuen Katalogoaren X. edizioa aurkeztu zuten Hernanin
(Gipuzkoan) 
    2007-11-29an egindako prentsaurrekoan. Gabonetako opari festan
euskarazko 
    produktuek ere euren txokoa izan dezaten ahalegina egin dute aurten ere
Euskal 
    Herri osoko hainbat udal eta mankomunitatek, elkarlanean.
(www.erabili.com)
    Informazio gehiago:  
    http://www.erabili.com/zer
Euskarazko liburuak eta
hiztegi elektronikoa 
    itsuentzat 
    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ONCEk (Espainiako Itsuen Elkarte
Nazionala) 
    lankidetza-hitzarmena sinatu dute, euskarazko literatura lanak eta
euskara-gaztelania 
    hiztegi bat teknikoki egokitzeko, ikusmen urritasuna duten pertsonek
ere irakur 
    dezaten.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago:  
    http://www.erabili.com/zer
Korrika Bretainan 
    Redadeg (korrika egitea, bretoieraz) izena hartuko du Euskal Herrian bi
urtez 
    behin egiten den Korrikaren lehengusuak. Lehenengo aldiz egingo dute
2008ko 
    apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3a artean. 600 kilometroko
lasterketa 
    berezia izango da, Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix)
bukatu 
    arte. Redadegen helburua izango da bretoiera ikasketa zein erabilpena
bultzatzea 
    eta diru-laguntza urriak dituen Diwan elebiko eskola ekonomikoki
laguntzea. 
    Eskola horientzat 60.000 euro biltzeko itxaropena dute antolatzaileek.
(www.argia.com)
    Informazio gehiago:  
    http://www.argia.com/albistea

Iruzkinak
Utzi iruzkina: