2007ko sakontze egitasmoak (II)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-02-07 08:26
2

Alaia Saenz: “Euskal Herria globalizazioan. Nolako mundua, halako herria”. Globalizazioari buruzko tesia da honako hau. Alaia Saenz-ek globalizazioari buruzko bere ikuspegia ematen du, baita globalizazioari aurre egiten diotenena ere. Azken aldean, identitatea aipatzen du, eta horren barruan hizkuntza. Oso filosofikoa iruditu zait, oso intangiblea (hau da hau berba). Gainera, ez zait iruditzen Hiznet-eko gaiekin harreman handirik duenik (zerbait bai, baina asko ez). Saiakera bat da, globalizazioa, identitatea eta hizkuntza lotu nahi duena. Nik uste dut praktikak eta egunerokoak gainditu egiten dutela berak proposatutakoa, baina tira, nire iritzia baino ez da.

Imanol Haro: “Globalizazioa eta hizkuntza gutxituak. Aukerak eta mehatxuak”. Aurrekoaren ildotik doa sakontze lan hau ere. Lan mardula egin du Imanol Harok, benetan mardula. Ez dut osorik irakurri, gehien interesatzen zaizkidan gaiak baizik. Globalizazioak hizkuntzen gainean plazaratutako mitoak aipatzen ditu, baita horiek egurtu ere. Ariketa polita da hizkuntza menperatzaileen aldeko argudioak etengabe jaurtitzen digutenei erantzuteko. Ingelesaren nagusitasunaz ere egiten du berba, baita horrek hizkuntza gutxituei ekar diezaiekeen kalteez ere. Oso interesgarria da hiru zirkuluen teoria (aditua nuen, baina berak oso era zehatzean eta argian laburbildu du). Beste hainbat gauza aipatzen ditu (identitatea, komunikabideak, teknologia berriak, multinazionalak, euskarazko kontsumoa, …), baina ni bere ondorioarekin geratzen naiz: gure hizkuntza komunitatearen helburua bistaratzea izan behar du, agertzea, izatea. Eta irrati esatariaren adibidea mundiala.

Denis Elortza: “Euskara ingurune globalizatuan. Globalizazioak euskararen biziraupenerako ematen dituen aukerak”. Saio oso-oso interesgarria egin du Denisek. Globalizazioari euskararen komunitatearen begietatik so egin eta horren araberako diskurtsoa eraiki. Oso interesgarria da euskarak interneten duen presentziaz egin duen azterketa. Izan ere, blogen kopurua biztanleko aipatzen du (eta ez gabiltza horren fin) eta abar. Merezi du interneten inguruko bere hausnarketa, hizkuntza komunitatea trinkotzeaz aipatzen dituenak. Proposamen oso interesgarriak egiten ditu, internet-i dagokionez. Ekarriko ditut blogera aurrerantzean. Enpresa multinazionala eta euskararen gaia ere aztertzen du. Hainbat enpresako kideri elkarrizketa egin eta egoera deskribatu egin du. Egoera deskribatzeaz gain, egoera horiek gainditzeko proposamenak ere egin ditu, oso interesgarriak hauek ere. Ezinbestekoa den lana, bai horixe.

Janire Lopez: “Helduen euskalduntze-alfabetatzean eragiten duten prozesu psikosozialak. Ikaslearen autoirudia eta motibazioa”. Hau nire blogaren gaia baino, Karrajuako lagunen gaia izango litzateke, baina egin dezagun intrusismo apur bat. Basauri eta Arrigorriagako hainbat ikasleri egindako inkestetan oinarritutako ikerketa da. Oso ikerketa psikologikoa (barkatu, baina sarritan horrelakoekin galdu egiten naiz!), eta sakona. Pena lagina txikia izatea, ondorioak estrapolatu ahal izateko. Euskara irakasleentzat ikasgai politak eman ditzake, ondo behatuz gero.

Benito

Benito 2008-02-07 11:12 #1

Egia da, aspaldian dauzkagu apuntatuta baina oraindino ekin barik. Janire Lopezen lan horrek aurrekari bat daukala dirudi, Nekane Arratibelen doktorego tesia: <i>Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak: motibazioaren errola</i> (<a href="http://www.euskonews.com/0099zbk/gaia9901eu.html">laburpena</a>).<br>Noren terrrenoan dagoen eta, ba holakoetan disziplina asko batzen dira: soziologia, psikologia, pedagogia, soziolinguistika, psikologia soziala, hizkuntzaren soziologia, hizkuntzaren pedagogia... Eskua denok edo inork ez sartzeko terrenoa. ;)wn<br>

txerra

txerra 2008-02-07 11:48 #2

Ba bai, Nekane Arratibelen lanaren ildotik doa lana, baina hark egindakoa orokorragoa da hau baino. Honek bakarrik ekiten dio ikaslearen autoirudiari eta motibazioari. Besteak, berriz, jarrerak orokorrean hartzen zituen (baita banaka ere, baina denak). <br>


Utzi iruzkina: