Kategoria: egitasmoak
Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak_Rozio Luces, Getxoko EGIZU Elkartea Arabako esperientziak:Ane Pedruzo eta Naroa Cuesta. Gasteizko Mintzalaguna Eneritz Ibarra. Satola Elkartea: Barrundiako Mintzalaguna Bego Basterretxea, Unai Biana eta Alberto Salazar. Bidabarri eta Lan eta Jolas Elkarteak. Gorbeialdeko Mintzalaguna.
Ohi baino beranduago, baina 2010eko Hizneteko lan batzuk ematen dituzte argitara. azken urteetan ez bezala, ez dut beteko ez dudan promesarik egingo. Itxura ona dute haietako batzuek, hala ere:Alustiza Lizarazu, Uxune (2010). "Herri txiki euskaldun bateko euskara planaren arrakastaroko faktoreak". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)Amuriza Amondarain, Saioa (2010). "Euskararen kale erabileraren neurketa Ondarroan". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)Egiraun Iturbe-Ormaeche, Asier (2010). "Ugao LHI ikastetxe publikoan euskararen erabilera indartzeko p...
Uztaila ate-joka dugula, datorren ikasturterako asmoen berri ematera natorkizue.Koldo Mitxelenaren liburu-iruzkinetan estilistikaren inguruan esanak ekarri (hastapenetik beretik inork baino argiago izan zuen hark zer-nolakoa izan behar zuen euskara batuak).Jean Etxepareren prosan murgildu, Axularrekin egin bezala, tresna eraginkorrak eskaintzeko gaur egungo testugintzarako.Blogaren itxura berritu eta wordpressera aldatu (laguntza behar nuke, hemengo edukiak hara nola eraman argitzeko, orain artean ez baitut erarik aurkitu).Datozen asteetan Axularrekikoak egingo ditugu (ezin amaituzko ondare...
Ruben Beitia “Euskararen arnasguneak Fagor-Ederlanen”: Ruben Beitiaren sakontze lan honek oso ekarpen interesgarria egiten du. Izan ere, arnasguneen kontzeptu fishmanianoa hartu eta kaletik enpresara eraman du. Arnasgunea orain arte gehienok lotu izan dugu lurraldearekin, baina Rubenek eraman du komunitatera, lurraldea aipatu barik (enpresa baten lantokia lurraldetzat ez dut nik behintzat hartzen), Erabilera minimoa, erabilera informala eta horrelako kontzeptuak ondo eraman ditu enpresa mundura. Oso interesgarria, batez ere komunitatea osa dezaketen enpresentzat (esan nahi baita, euskaldun ...
Alaia Saenz: “Euskal Herria globalizazioan. Nolako mundua, halako herria”. Globalizazioari buruzko tesia da honako hau. Alaia Saenz-ek globalizazioari buruzko bere ikuspegia ematen du, baita globalizazioari aurre egiten diotenena ere. Azken aldean, identitatea aipatzen du, eta horren barruan hizkuntza. Oso filosofikoa iruditu zait, oso intangiblea (hau da hau berba). Gainera, ez zait iruditzen Hiznet-eko gaiekin harreman handirik duenik (zerbait bai, baina asko ez). Saiakera bat da, globalizazioa, identitatea eta hizkuntza lotu nahi duena. Nik uste dut praktikak eta egunerokoak gainditu egi...
2007an hainbat izan dira hiznet-en aurkeztu diren sakontze egitasmoak. Horregatik, post bakarrean denak komentatu beharrean, hainbat postatan komentatuko ditut, behintzat interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Astean behin, saiatuko naiz sakontze egitasmoen gaineko artikulua hona ekartzen. Bueno, gaurkoz lehen uzta. Nagore Ferreira: “Emakumea eta transmisioa, Euskal Herrian. Hizkuntza eta baloreak”. Ikerketa honek aztertzen du orokorrean emakumeak zein paper bete duen euskararen transmisioan. Ikuspuntu antropologiko batetik aztertzen du transmisioa. Interesgarriak eta beharrezkoak dira mota ...