Bat 65: Euskal Herriko kulturak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-02-28 08:52

Euskal Herriko kulturei buruzkoa izan da azken Bat aldizkaria. Eta kulturaren adiera bezala, anabasa ere izan da aldizkarian batutakoa. Denetarik egon da, kulturaren zabaltasuna aintzat harturik. Egile garrantzitsuak ekarri ditu oraingo honetan: Joxe Manuel Odriozola, Mikel Irizar, Mikel Zalbide, Iñaki Martinez de Luna, ...

Nabarmentzekoak dira artikulu batzuk. Horien artean, Mikel Irizarrek idatzitakoa. Interneten denon eskura jarri du delako artikulua Mikelek. Oso interesgaria eta berritzailea. Izan ere, terminologia berria proposatzen du, pedagogia berria azken finean. Sakon irakurri beharrekoa eta bere proposamen batzuk laster aplikatu beharrekoak.
 

Beste Mikel baten artikulua ere nabarmena izan da. Mikel Zalbide maisuaren lana  maisulana beste behin. Interneten ere aurki daiteke artikuluaren bertsio luzeagoa. Gozatzeko modukoa eta soziolinguistikaren bidezidorretatik barna abiatzera deitzen duten horietakoa.
 

Besteen artean denetarik: hizkuntza ekologiari buruzko artikulu laburra, hainbat ikerketen emaitzak, Topagunearen kultur lanari buruzko aipamenak, kulturaren definizio baterako pausoak, ... Denetarik, baina interesgarrienak Mikel biek taxututakoak.


Utzi iruzkina: