Sustraiak barrenago, zuhaitza gorago

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-11-12 17:36

Karrikiriren webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain, bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz artikulu guztiak:

-         Hizkuntzen normalkuntzaren arkitektura.

-         Hizkuntza komunitatea eta berdintasun printzipioa

-         Eskubide linguistikoak: noren eskubide?

-         Ordezkapen linguistikoa vs. hizkuntzen ekologia

-         Norbanakoaren elebitasuna eta elebitasun soziala

-         Diglosia

-         Euskara satelitea ala planeta? Tarteketa kontzeptua

-         Normalkuntza: buru bezainbat aburu

-         Hizkerak: ezinbesteko aberastasuna

-         Zein ordutan aterako da Rangunerako abioia? Hizkuntzaren funtzioak

-         Trinkotzea: kalitatezko bidegorria euskaldunontzat

Gurago izanez gero, dokumentu guztiak batera, pdfan.



Utzi iruzkina: