HIZNET, Hizkuntza plangintza matrikulazio epea zabalik

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-21 14:53

Asmoz Fundazioak eskaintzen duen Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa EHUko Unibertsitateko Espezialista Titulua.

 

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa 2007-2008 ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoaren matrikulazio garaian dabil. Ikasturte honetako berrikuntzen artean nagusiena, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean dagoela da.

 

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako “euskararen komunikazioa” moduluaren harrera ona.

 

Graduondokoa internet bitartez eta ikasturtean zehar dauden aurrez aurreko lau saiorekin burutzen da. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.

 

Hiznet graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei edota egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, hizkuntza normalkuntzan erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

 

Zazpigarren edizio berri hau, datorren azaroan hasiko da eta matrikula epea zabalik dago http://hiznet.asmoz.org webgunean urriaren 5a bitarte.


Utzi iruzkina: