Top ten (soziolinguistika)
Blogetan-eta zerrendak egitea oso gauza ohikoa da. Nik orain arte ez dut horrelakorik egin, baina Filoblogian ikusi dut filologoek aintzat hartu beharko lituzketen 10 webgunerik garrantzitsuenak. Hortaz, nik ere (euskal) soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda egingo dut, zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Dena den, nik rankin batean jarriko ditut, Ricardok ez bezala.
Hor doaz banaka-banaka:
- Soziolinguistika Klusterraren webgunea: orria orokorrean ondo dago, baina batez ere interesgarria da Bat aldizkaria osorik igotzen dutela. Horrez gain, material interesgarria eta soziolinguistikaz agerkari elektronikoa ere badute.
- Erabili.com: euskalgintzan diharduen ororentzat biblia ei da webgune hau. Oso interesgarria eta egunean egoteko ezinbestekoa.
- Hiznet-en webgunea: formazio gisa ezinbestekoa. Horrez gain, webgunean bertan hainbat ikaslek egindako ikerketak ikusgai eta deskargagai daude.
- Hizkunea: soziolinguistikari buruz Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen aldizkari elektronikoa da hau.
- Eusko Jaurlaritzako HPSren webgunea: hizkuneaz gain, hainbat eduki ditu webgune honek: liburuak, ikerketak, lan arloko planak jartzeko baliabideak, … Merezi du saltseatzen ibiltzea puska batez.
- Buruxkak: soziolinguistikari buruz UEUk argitaratu dituen liburu guztiak digitalizatuta eta doan deskargatzeko moduan daude webgune honetan.
- Inguma: soziolinguistikaren inguruan, 1303 testu, ikastaro eta bestelakoak gordetzen ditu webgune honek.
- Tiraka: hizkuntza politikari oso lerratua egon arren, hausnarketa soziolinguistiko oso interesgarriak plazaratzen dituzte webgune honetako egileek.
- Karrajua: euskaltegien gainekoa bada ere, noizean behin soziolinguistikari kukutxoak egiten dizkio Benitok.
- Sortzeke dagoena: webgune hauetan guztietan sakabanatuta dagoen informazioa, gehi beste webgune batzuetan sakabanatuta dagoena barnebilduko duen euskarazko soziolinguistikari buruzko webgune osoa eta osatua. Ametsa da, baina ametsak gauzatzeko, lehenik amets egin behar da.
Eta inork ez dezala esan nirea falta dela. Nik top tena egin nahi izan dut, bestela jamaika ikusteko edo horrelako zerbait egingo nuke (txantxa da, joño).
Iruzkinak
Benito 2007-10-03 22:48 #1
...eta Benito ez denak.
Zurea falta denik ez dut esango, ez dago esan beharrik ere eta. Hamargarren hori lehenengo postukoa kentzean geratu zaizun hutsunea betetzeko ipini duzu, pillin!

txerra 2007-10-04 09:04 #2
Nire blogean tranpak egiten ez badodaz, ... Baina ez da solitarioan tranpak egitea bezalakoa, ez horixe.

Uxune 2007-12-04 15:47 #3
Kaixo!
Inguman soziolinguistikan inguruan dauden testuen estekak errorea ematen du. Hemen  esteka egokia.

txerra 2007-12-04 16:08 #4
Eskerrik asko, Uxune. Aldatu dut lotura artikuluan ere.

Utzi iruzkina: