Portfolioa (VIII)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-28 18:05
2

Amona zabuan”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila) Berria 2005eko ekainaren 8a

Artikulu zoragarria, itzela. Eta bertsoak bezala antolatuta. Azken esaldian errematea. Hona ekarri beharrekoa: «hizkuntzaren irakaskuntzak, ororen gainetik, hitzaren poza eta lilura transmititu behar ditu».

Esaldi horrek portfolio honetan zeharka baino ukitu ez dudan eremu batera narama. Gizartea eta irakaskuntza behin eta berriro aipatuak izan dira, baita euren arteko harreman dialektikoak ere. Bestelako gaiak ere, baina honako hau ez. Eta garrantzitsua dela uste dut.

Hizkuntzaren irakaskuntzan nola edo hala dabiltzanek maiz ez dute hauxe kontuan hartzen. Askotan ezinezkoa da kontuan hartzea, hitzaren lilura transmititzeko gaitasun linguistiko eskasa dutelako irakasle askok eta askok. Baina daukatenek ere hizkera zuzenari baino ez diote kasurik egiten, hizkerak duen gatza eta piperrari uko eginez.

Kasu honetan ere, beste askotan bezala, irakasleek formazio falta ikaragarria daukate. Bakoitzak arazo honi aurre egiten dio ahal duen modura. Ez dira konturatu hizkuntza gutxiagotu bat irakatsi nahi dutela  beste hizkuntza batzuk irakasten diren modura. Eta hori ezinezkoa da, euskarak dituen arazoak (lexikoa, terminologia, argotak, estatusa, ahuldadea, …) aintzat hartu barik, ezin du arrakasta handirik izan hizkuntza horren ikaskuntzak.

txerra

txerra 2007-05-28 18:11 #1

Beste behin ere saiatu naiz Berriako hemerotekan testua aurkitzen eta ezin. Ez dabil ondo eta bakarrik erantzun batzuk markatzen ditu. Beraz, Andu Lertxundiren artikulu zoragarri hau aipatu baino ezin dut egin. Sentitzen dut, baina ez da nire errua.

Portzierto, portfolioa amaitzen ari da, bi entrega baino ez dira geratzen-eta. Ezer barik geratuko naiz blogean, dedio....

txerra

txerra 2009-07-20 09:06 #2

Xabi izeneko lagun batek bidali digu lotura. Mila esker, Xabi.

Amona zabuan.

Utzi iruzkina: