Kategoria: jendartea
Euskaldunon hizkuntza komunitatea ahula da, konplexuz beteta, herabea, uzkurra, bere buruarengan konfiantza gutxi duena. Hori behin eta berriz agertu da portfolioan, baita Txepetx-en teorietan ere. Gainera, edozein euskaldunak milaka adibide jarri ahal ditu honen inguruan. Ahulezia hauek hezkuntza elebidunean eragina dute eta ez nolanahikoa. Nik esango nuke ahulezia hauek baldintzatzen dutela goitik behera hezkuntza elebiduna. Gure hizkuntza komunitateak ere bere burua antolatzeko gaitasun paregabea erakutsi du. Hala ere, gaitasun horrek berak frogatzen du gure ahuldad...
“Amona zabuan”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila) Berria 2005eko ekainaren 8a Artikulu zoragarria, itzela. Eta bertsoak bezala antolatuta. Azken esaldian errematea. Hona ekarri beharrekoa: «hizkuntzaren irakaskuntzak, ororen gainetik, hitzaren poza eta lilura transmititu behar ditu». Esaldi horrek portfolio honetan zeharka baino ukitu ez dudan eremu batera narama. Gizartea eta irakaskuntza behin eta berriro aipatuak izan dira, baita euren arteko harreman dialektikoak ere. Bestelako gaiak ere, baina honako hau ez. Eta garrantzitsua dela uste dut. Hizk...
Berriako hemerotekan saia eta saia ibili naiz, baina ezin loturarik sortu. Ea konpontzen duten ....... “Lesakako Udalaren kontrako helegitea jarri du Behatokiak”, Edurne Elizondo Berria 2005eko maiatzaren 19 Beste artikulu informatibo bat dakart hona. Aurrekoan egin bezala, artikulutik abiatuz gogoeta orokorrago bat egin gura dut. Beste behin ere, aipatuko ditut hezkuntza eta gizartearen arteko harremanak (edo tirabirak). Artikulu honek Behatokiak udal baten kontrako jarritako helegitearen berri ematen digu. Izan ere, euskal hiztunon eskubideak urratu direlakoan ...
“Kontseilua anima a declarar la renta en euskara”, Imanol Inziarte Gara 2005eko maiatzaren 6a. Lotura Berriarena, hemen. Beste artikulu laburra bezain mamitsua. Izan ere, albiste bat baino ez da, baina honen inguruko hausnarketatxoa egin gurako nuke. Albisteak ez du aparteko garrantzirik. Kontseiluak euskaldunak animatzen ditu errenta aitorpena euskaraz egitera. Baina artikulu honek gure hiztun komunitatearen ahultasuna berretsi baino ez du egiten. Imajinatzen al dituzue munduko hizkuntza normaldu batean holako deialdiak? Ez, ezta? Bada, Euskal Herrian arrun...