The case of basque: past, present and future

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-07-26 14:25

Liburu hau iaz argitaratu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Liburua ingelesez dago idatzia. Euskarazko soziolinguistikaren gaineko errepasoa egiten du hainbat artikulutan. Oso interesgarria da Euskal Herriko soziolinguistikaren gaineko sarbidea egiteko. Liburua, berez, atzerriko publikoari begira eginda dago. Eta zentzu horretan beharrezkoa da atzerrian gure soziolinguistikaren berri emateko.

Artikuluen artean, baina, badago nabarmendu beharreko bat: “The future of basque in RLS perspective”, Mikel Zalbide, Nicholas Gardner, Xabier Erize eta Maria-Jose Azurmendi. Artikulu honek berritasuna dakar, gaurko egoeratik etorkizunera begirako pausoak ere iradokitzen ditu. Nik eskaera bat baino ez nuke egingo: noizko artikulu horren itzulpena Bat soziolinguistika aldizkarian?


Utzi iruzkina: