Irakurgaiak: Lingüística y colonialismo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-07-10 17:23

“Lingüística y colonialismo” liburua irakurri berri dut. Egilea Louis Jean Calvet frantziarra da. Aspalditik ezagutzen nuen liburua eta irakurtzeko gogoa nuen, baina ezin topatu. Orain dela gutxi, edizio berria atera dutela jakin eta erosi egin nuen.


Liburua zaharra da, 70. hamarkadan idatzia. Mundua eta hizkuntzalaritza asko aldatu egin da urte hauetan, baina Calveten teoriak oraindik sasoiko daude. Azaltzen diren egoerak-eta ezagunak egiten zaizkigu, gertukoak, gaur-gaurkoak.

Ekarpena handia egiten du liburu honek ordezkatze prozesuak ulertzeko, justifikazio ideologikotik eguneroko pasadizoetara.

Dena den, zer kritikatua izan dezake. Nire ustez, egileak larregizko garrantzia aitortzen die eskola, administrazio eta komunikabideei. Gainera, ez du argi uzten zein izan beharko litzateke eraiki beharreko eredua. Hizkuntza kolonialak askatu egin behar direla dio berak, baina hori zelan egiten den ez du argi uzten. Eskola, administrazio eta komunikabideen bidez ote? Eta hizkuntza guztiak? Ala bakarrik herri kolonialetan hiztun gehien dituztenak?

Irakurri beharreko liburua, hala ere.
 
Beste kritika bat.


Utzi iruzkina: