Kategoria: hizkuntza-politika
IRUÑEAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU Euskara Iruñeko eta Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta bertan izan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke bere biziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, bizia eta bizitzeko hizkuntza nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea. Zorionez, nahiz eta Iruñean osoki euskaraz bizitzeko aukerarik egon ez, gaur egun euskaraz bizi den eta bizi nahi duen jendea asko gara, maiatzaren 15ean agerian geratu zen bezala. Horregatik, euskaraz bizitzeko baldintzak sortu nahi di...
Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar.Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik.
Blog berria deskubritu dut. Egilea hizkuntzalaria da eta Nila Vigil izena du. Amerikarra da eta hizkuntza indigenak aintzat hartuta egiten du berba. Artikulu interesgarriak ditu, merezi du bueltatxo bat egitea. Nik bat hartu dut begiz jota: "Lo que nos dice un cheyenne". Eta entresaka egin dut. Gurearekin ere zerikusia duelakoan ....Probablemente debido a esta tradición del fracaso, nos entusiasmamos con cualquier cosa que parece que preservará nuestras lengua. Como resultado, ahora tenemos una letanía sobre lo que habíamos visto como el único íten que salvaría nuestras lenguas. Único ítem ...
“Lingüística y colonialismo” liburua irakurri berri dut. Egilea Louis Jean Calvet frantziarra da. Aspalditik ezagutzen nuen liburua eta irakurtzeko gogoa nuen, baina ezin topatu. Orain dela gutxi, edizio berria atera dutela jakin eta erosi egin nuen. Liburua zaharra da, 70. hamarkadan idatzia. Mundua eta hizkuntzalaritza asko aldatu egin da urte hauetan, baina Calveten teoriak oraindik sasoiko daude. Azaltzen diren egoerak-eta ezagunak egiten zaizkigu, gertukoak, gaur-gaurkoak. Ekarpena handia egiten du liburu honek ordezkatze prozesuak ulertzeko, justifikazio ideologikotik eguneroko pasa...
Barikuan plazaratu zuen Kontseiluak udalen hizkuntza politikari buruz egindako azterketa. Azterketa oso interesgarria iruditu zait, agian osagabea (Ikerrek dioen modura), baina lehen pauso moduan, ondo.Dena den, emaitza arraro batzuk eman ditu azterketak. Ez nabil azterketa zalantzan jarri nahian, inondik inora. Azterketaren metodologia ona izan ez dela esateko ez dut inongo frogarik-eta.Harira: emaitza arraroak. Hasteko, sarritan eredu moduan hartua izan den Arrasate 18. postuan dago (portzierto Arrasateko blogosfera aktiboak ez al du zer esaterik?). Basauri, Ermua, Gasteiz, Zalla edo Sest...