Udalen hizkuntza politikaren azterketa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-22 19:51
1

Barikuan plazaratu zuen Kontseiluak udalen hizkuntza politikari buruz egindako azterketa. Azterketa oso interesgarria iruditu zait, agian osagabea (Ikerrek dioen modura), baina lehen pauso moduan, ondo.

Dena den, emaitza arraro batzuk eman ditu azterketak. Ez nabil azterketa zalantzan jarri nahian, inondik inora. Azterketaren metodologia ona izan ez dela esateko ez dut inongo frogarik-eta.

Harira: emaitza arraroak. Hasteko, sarritan eredu moduan hartua izan den Arrasate 18. postuan dago (portzierto Arrasateko blogosfera aktiboak ez al du zer esaterik?). Basauri, Ermua, Gasteiz, Zalla edo Sestao bezalako herriek Zornotza baino puntuazio hobea lortu dute. Atarrabia eta aurretik esandakoak Bilbo aurretik. Laudio baino lehen Atarrabia, Burlata edo Berriozar. Hasi aurretik nire aurreiritziekin inoiz espero ez izandako emaitzak. Ondo datoz halakoak begi aurrean ditugunak ezabatzeko.

Ni baino lehen Patxi Lurrak komentatu du bere blogean.

 

txerra

txerra 2009-12-21 13:16 #1

<p>Geroztik Kontseiluak honen gaineko<a href="http://www.udalenhizkuntzapolitika.org"> webgunea </a>egin du, eta gainera UEMAko herrien neurketak ere egin ditu.</p>

<p>Horrez gain, herrietako hizkuntza politikan eragiteko proposamenak ere egin ditu.</p>


Utzi iruzkina: