Irakurgaiak: Euskararen egoerari irizten, Juan Inazio Hartsuaga

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-04-20 18:09

Juan Inazio Hartsuagak idatzitako liburu txiki bezain mamitsua da hau. Liburu haren lau kapitulu, gainera, interneten daude edonork irakurtzeko moduan: sinposioa, ospakizuna Lesakan, hiztegi proposamena eta errumaniarrak.

Libre idatzi du Juan Inaziok eta, nire ustez, euskalgintzan askok edo uste duguna berak plazaratu du, zorrotz eta ausart. Merezi du benetan irakurketa labur bat egitea.

Badu nire ustez benetan nabarmendu beharreko kapitulu bat: euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen. Oso artikulu mamitsua eta interesgarria. Saiatuko naiz liburu horretatik eta kapitulu horretatik Juan Inazio Hartsuagaren iritzi batzuk hona ekartzen, garrantzitsuenak edo iruditu zaizkidanak.


Utzi iruzkina: