Euskara erdigunean, Bizkaian baita
Aurreko
batean kulturgintza arloan euskara erdigunean jartzearen garrantzia
aipatu nuen. Eta horren harira, lagun batek eskatu zidan zerrenda bat
egiteko. Esanekoa naizenez, zerrenda baten beharrean bi egingo ditut.
Gaurkoan
dator lehena. Zerrenda bat da, ez hurrenkera, eta gainera ez da bat ere
zuzena. Euskara erdigunean jartzen dituzten ekimenak batu ditut. Ekimen oso potoloak eta oso-oso txikiak nahasten ditu
zerrendak. Eta horren jakitun naiz, baina horrela egin nahi nuen.
Bizkaia mailakoa da, toki mailakoa. Datorren astean, Euskal Herrikoa
etorriko da.
Gainera, zerrenda bat da, ekimen batzuetan egon daiteke zer kritikatua eta zer sakondua. Eta akaso ekimenetako batzuk ez dira oso ezagunak izango. Kritikak gura ditut, baita ekarpenak ere.
- Kafe antzokiak: Bilbo, Ondarroa, Durango eta Bermeo.
- Literaturia + literatura eskola
- Ahotsenea + haur literatura aretoa (Durangoko azokaren barruan)
- Literatur taldeak (klubak): Basauri, Santutxu, Meatzaldea, Larrabetzu, Uribe Kosta ...
- Kurkuluxetan antzerki eskola (Kukuke antzerki eskola Derion)
- Trolebu elkartea (Aulesti)
- Algortako bertso eskola, eta beste bertso eskolak.
- Sopelako esaera zaharren txapelketa, eta Berba probak Mungian.
- Azkue fundazioa
- Sendi proiektua (Getxo)
- Ibilaldia
- Derioztarrak 5 kontinenteetan
- Astra proiektua (Gernika)
- Lekeitioko euskal zine eta bideo bilera
- Eako poesia egunak
- Iparraldea Getxon
- Udagoieneko ostera
- Berbaportua (Arratia)
- Zapato azule (Ondarroa)
- Ibaizabal TB
- Izarren distira lehiaketa (Txorierri, Durango, Getxo, Uribe Kosta, Leioa, Erandio)
- Harrapazank
Iruzkinak
Utzi iruzkina: