Transmisioaren kataia eten ez daiten
Blog honetan betidanik izan dut oso presente familia transmisioaren gaia. Azken egunetan horren gaineko berriak askotxo izan dira:
- Arrasateko Txatxilipurdikoek antolatutako Gurasolandia.
- Urtxintxakoek horren inguruan (eta beste hainbat gauzen inguruan) sortutako Aisia blog berria (martxa ona dauka, jarrai dezala).
- Gasteiz aldean eta Pasaia aldean sortu diren guraso euskaldunen bilguneak.
Argazkia: Getxoko sendi egitasmo gomendagarritik hartua.
- Eta, azkenik, gaur aurkeztu duten Irrien lagunak kluba.
Bejondeizuela guztioi eta kataia ez daiten apurtu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: