Euskaldunberri naiz

Egunez egun euskaraz!!

Kaixo, Euskaraz berriro ikasten hasi naiz. Ilusioarekin, benetan. Astean bost ordu. Ez da gehiegi, badakit. Ez daukat denbora gehiago. “Zenbat denbora behar dugu hizkuntza bat ikasteko?” Hori izan da irakasleak egin digun lehenengo galdera, gaur goizean, lehenengo klasean. Berehala ikasle batek erantzun du: Bizitza osoa. Eta ados nago. Zertarako balio du hizkuntza batek? Nire ustez, garrantzitsuena da hitz egiteko, baina beste gauza batzuk daude, adibidez, oharrak edo kartelak edo aldizkariak ulertzeko, telebista ikusteko, udaletxean kexa bat idazteko, agiri bat betetzeko, egunkariak irak...


  Gaur bi emakume hil dira. Hernanin eta Zaragozan. Bi gizonek hil dituzte. Gipuzkoan gertatu dena gauez eta kalean izan da. Lekukoekin.   Gaur egun nahiz eta pisu batean zaratak eta garrasiak entzun, inork ez dio Poliziari deitzen. Zertarako? Bakarrik arazoak sortzen dira. Edo indarkeria matxistarekin bukatzeko.   Goian bego   Hemen lau esaldi utziko ditut pentsatzeko:     --Indarkeria matxista agertzen da beste pertsona kontrolatzeko.   --Erasotzaileak ez dira drogazaleak.   --Erasotzaileek ez daukate buruko gaitzarik   --Indarkeria matxista g...


Ezer

2
euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-18 22:51

(Hondartza honetan egon naiz nire bikotearekin)   Oporrak edukitzea onena da. Aste bat. Ez da beharrezkoa denbora gehiago berriro ondo egoteko, gehiago jateko, gehiago lo egiteko, sexu gehiago edukitzeko…. Gaur itzuli naiz. Oso pozik. Berriro familiarekin eta lanera. Baina inork ez dit galdetu oporrei buruz. Zergatik? Ez dut ulertzen. Nire aurpegia hobeto dago, nabaritzen da. Ez naiz hain nekatuta. Baina lanera ailegatzean, konturatu naiz jendea haserretuta dagoela. Inork ez du hitz egiten. Sartu eta gero, lankide batek ez du ezer esaten, ezta “kaixo” ere. Harrituta nago, benetan. Ez ...


  The New York Times-eko kazetari batek sexuari buruzko ikerketa interesgarri bat egin du eta emaitzak harrigarriak dira. Beti pentsatu dugu ostiralean eta larunbatean sexu-harremanak handitzen direla. Noski, jendeak ez du lan egin behar, etxean lasaiago dago. Edo afaltzera irtetzen da edo zinemara joaten da barre egitera. Baina gezurra da. Edo, zalantzan ipintzen da. Ikerketa honek esaten duenaren arabera, azteazkenero sexu-harreman gehiago izaten dute. Beste datu bat: zenbat eta gauean beranduagoa izan,  sexu-harreman gehiago izaten dute. Carles Francinok bere saioan azteazken...


Laurak Feliperekin hitz egin du. Printzerekin. Pertsona askok pentsatzen dugun legez, erabakirako eskubidea daukagu. Horregatik Laurak Printzeri galdetu dio. Baina kalea telebistako kamaraz beteta zegoen eta kazetariek grabatu zuten bideoa gero eta jende gehiago ikusten ari da. Eta pertsona horiek haserretzen dira ez Laurarekin, Feliperekin baizik. Gertatzen dena da Iruñean ekitaldi bat ospatu eta gero, printzea kalera irten zen eta jende gutxi zegoen agur egiteko. Orduan, gazte batek deitzen dio eta printzeak hurbiltzea erabakitzen du. Bat-batean gazteak galdetzen dio noiz egingo duten er...


100 urte

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-07 20:51

  Niretzat gaur izan da egun txarra. Ezin dut esan okerrena baina ia-ia...Familiar bati buruzko berri txarrak eman dizkidate. Eta lanean jabeak ez zeuden nire lanaren alde. Horregatik, dena berriro errepikatu behar izan dut. Imajina ezazue nola sentitzen nintzen. Baina gauzarik txikienarekin, jakin gabe, gogo-aldartea alda daiteke. Kaletik nindoan oso gaizki, gogorik gabe... Etxean ailegatzean, beti bezala, irratia ipini dut (irratiaren mendera erori naiz). Eta elkarrizketa berezi bat entzun dut. Kazetari batek unibertsitatera joaten den gizon heldu bat aurkitu du. Juan García Melgares...


Juanito eta Edurne. Edurne eta Juanito. Biak kirolen munduan onenetarikoen artean daude. Bata Gasteizen bizi da, bestea Tolosan. Haien artean, kilometro gutxi daude baina mendira igotzen direnean, distantzia gehiegi da oztopo gaindiezinekin. Haserretuta daude. Nahiz eta haien arrakastak onenak diren. Zer gertatu da Everest-en? Edo, hobeto esanda, zer gertatu da itzultzean? Biak telebistako eta irratiko albistegietan agertu dira.Gaur bertan, José Ramón de la Morena-k biei elkarrizketa bat egingo die (SER katean, gaueko hamabietan). Bakoitza bestearen kontra dago. Juanitok mendian laguntza b...


  Bartzelonan gaude. Udan. Gerra zibila gertatu eta gero, antzerki-lanak idazten dituen Prullás idazle ospetsu bat da. Baina azken urteetan bere lanek ez dute hainbeste arrakasta lortu. Interesgarriena da Prullás bizitza bikoitza edukitzeko gai dela. Alde batetik, bere familia oso aberatsa da. Ezkonduta dago eta bere emaztea ete bere semeak oporretan daude aita-amaginarrebekin, Costa Bravan etxe handi batean. Beste aldetik, noizbehinka idazle honek udan Bartzelonara bueltatu behar du lan egitera. Baina festetara joateko eta adiskide asko izateko denbora dauka. Egoera kontrolatzen du. ...


(Rosa Parks Martin Luther King gaztearekin)   Arratsalde batean, lan egin eta gero, emakume bat autobusa batera igo zen. Oso nekatuta zegoen. Beti bezala eta Ameriketako Estatu Batuetako legeek esaten zutenaren arabera, bere lekua utzi behar zuen beste pertsona bat autobusera igotzean. Baina nahi ez zuenez, autobuseko gidaria behartzen saiatu zen.   Ezinezkoa zen. Emakumea ez zen mugitzen eta ez zen altxatzen. Emakumea txikia eta beltza zen. Bere izena zen Rosa Parks. Eta autobusera igo zen beste pertsona gizon zuri bat zen. 1955. urtean gertatu zen eta Poliziak emakumea gartzel...


Triste samar sentitzen naiz. Gaur goizean ezinekoa izan da euskaraz hitz egitea bankuan. Oso urduri ipini naiz eta ez nuen ezer ulertzen. Bankuko lankide batek galdera batzuk euskaraz egin dizkit eta bat-batean ez nekien ezer. Azkenean, gaztelania erabili dut. Gogoratzen duzue zer gertatzen den “Kutsidazu bidea, Ixabel”? Horrela sentitu naiz. Donostiako gazte euskaldunberri bat Tolosako baserri batera ailegatzen da. Bere helburua da euskara hobetzea euskaltegian urte asko ikasi eta gero. Baina baserrian gazteak ez du ezer ulertzen eta liburuetan ikasitakoak ez dauka loturik baserrian erabi...


euskaldunberri 1456132475626

¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!