Euskaldunberri naiz

Egunez egun euskaraz!!

Datorren asteburuan Valentziako eskola bateko gurasoek klaseak garbitu behar izango dute. Adierazi dutenaren arabera, udalak murrizketa batzuk erabaki ditu krisiagatik eta, adibidez, eskola ez dago hain garbi. Beste eskola batean lehengo astean bat-batean kamioi bat agertu zen eta langile batzuk mahaiak, aulkiak eta arbelak eramaten hasi ziren. Momentu horretan ikasleak eta irakasleak han zeuden. Ume batzuek ulertzen ez zutenez, negar egiten hasi ziren. Klaseak hutsik geratu ziren. Baina berehala berria hedabideetan agertu zenez, hurrengo egunean kamioi bera agertu zen eta mahaiak eta aulki...


Lanean pertsonen artean harremanak desberdinak dira atseden bat egitean eta jendea kirolari buruz hitz egiten hasten denean, zehatz-mehatz futbolari buruz. Hori da, behintzat, lan egiten dudan bulegoan gertatzen dena.Ia-ia egunero bi talde sortzen dira futbolari buruz hitz egiteko. Tartetxo horretan oso pozik dira, aurpegietan nabaritzen delako (nire ustez, gauzarik aspergarrienetariko bat da). Baina haien hitzak entzun eta gero, egunero hiru gai berdinak erabiltzen dituztela konturatu naiz: Real Madrid (Ronaldo), Barça (Messi) eta Alavés. Beno, azken astean saskibaloiari buruz ere hitz egi...


Patxi López lehendakaria euskara ikasten ari da. Ni ere ahalegin handia egiten ari naiz. Iaz egunero goizean euskaltegira joaten nintzen. Aurten, ordea, astean zehar bi egun bakarrik euskara ikasten dut. Lanagatik kurtsoa murriztu behar izan dut. Gainera, krisiagatik gastuak ere murriztu behar izan dut. Horregatik, Hizkuntza Eskolan ikasten ari naiz, astero bost ordu. Gainera, zorte handia izan dut jende asko han ikasteko zerrenda dago eta kanpoan geratzen da. Pasaden astean irakurri nuen Patxi López lehendakaria euskara ikasten ari da. Baina arazo bat dago. Urte honetan bere kurtsoak 48.0...


Afganistan eta Finlandia, ¿nola bizi dira emakumeak? Orain dela bi aste harrituta geratu nintzen irratiko berri bat entzun nuen eta gero. Gehiago jakiteko egunkarietan berri hori bilatzen hasi nintzen, baina ezinezkoa izan zen ez zelako agertzen. Ez dakit zergatik. Ez dauka garrantzirik? Gizon batek bere emaztea hil zuen neska bat erditzeagatik. Sinestezina da. Senarrak mutil bat nahi zuelako. Eta emaztea hil bezain laster, ihes egin zuen. Afganistanen gertatu da. Poliziak ez du ezer egiten, nahiz eta genero-indarkeria gero eta gogorragoa da. Zer gertatzen da emakumeen eskubideekin herrial...


Mila esker bidali dizkidazuen zuzenketengatik. Idazlan bakoitzean akats asko idazten ditut. Benetan, mila esker!--Al principio era muy pesado, pero con el tiempo cada vez se hacía más ameno:Hasieran oso astuna izan zen, baina egun pasa eta gero, arruntagoa eta dibertigarriagoa da.(zuzenketa)Hasieran oso astuna zen, baina denbora pasa ahala, arinagoa bihurtu da.--Por otro lado,Beste aldetik,(zuzenketa)Bestalde.Adibidez: Bestalde, aste honetan Gobernuak iragarki bat argitaratu du.--El día que conocí a BrunoBruno ezagutu nuen egun hartan(zuzenketa)Bruno ezagutu nuen eguna.--Txikitan lagunak (i...


Erosketak egitea eguneroko jarduera garrantzitsu bat da, astelehenetik igandera jan behar dugulako.Bai auzoetako denda txikietan, bai merkataritza-guneetan. Baina erosketak egiteko ohiturak asko aldatu egin dira.Gogoratzen dut txikitan larunbatero Gasteizko Abastos plazara joaten nintzela amarekin fruta, barazkiak, haragia eta arraina erostera. Goiz osoa han pasatzen genuen dendaz denda eta saltzaileekin hitz egiten. Nire neba eta eta ahizpa ere joaten ziren denon artean poltsak etxera ekartzen laguntzeko.Gainera, amak astelehenetik ostiralera egiten zituen erosketak auzoan. Adibidez, arrau...


Gaur goizean irratiko berriak entzutean, berri on bat zegoen. Nahiz eta sinestezina izan, astean zehar krisialdiari buruz bakarrik hitz egiten den arren, Belaguako poliziak Pirineotan galdutako bi mendizale aurkitu zituen. Eta ondo zeunden. Larunbatean Anie menditik jaisten ziren bitartean, lainoa sartu zen eta galdu egin ziren. Baina aldi honetan ez da ezer gertatu. Urtarrilean mendietan istripu batzuk gertatu dira. Noizbehinka heriotza hauek gertatzen badira ere, Euskal Herriko jende askok mendirako zaletasun handia du. Batzuek esaten dute ahal izango balute, egunero mendira joango lira...


Nor da Adele? Gaur goizean abeslari bat ezagutu dut. Beno, bere ahotsa ezagutu dut. Eta harrituta geratu naiz. Soul eta blues erabiltzen dituen Erresuma Batuko neska gazte bat da. Bere izena da Adele eta bere ahotsa oso sakona eta berezia da. Miloi disko saldu ditu, Amy Winehousek egin zuen bezala. Berari buruz ezer ez nekienez, Internet erabili dut eta lehen baino harritutago geratu naiz nortasun handiko neska da eta. Beti esan du: “Ez dut gorputz argala eduki behar ondo sentitzeko eta ederra izateko”. Gaur egun mezu hori oso garrantzitsua da. Emakume hau inork baino disko gehi...


  Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den. Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte. Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua. Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.   Atzo, irratiko saio batean (Amarauna, Euskadi Irratian), pertsona askok Txillardegiri buruzko hitz egin zuten. Horrela datu berriak ezagu...


Euskara ikasten ari naiz. Berriro. Gasteizko euskaltegi batean bost urte baino gehiago egon nintzen. Orain dela bi urte ikasteari uztea erabaki nuen. Baina aurten euskararekin itzuli naiz. Hizkuntza eskolara astean bi egun joaten naiz. Eta irakasleari esker, idazle oso interesgarri bat ezagutu dut. Bere izena da Iñaki Irasizabal. Eta idazten duen istoria asko gustatu zait bere idazkera oso interesgarria, bizkorra eta, nire iritzian, sakona delako. 'Igelak benetan hiltzen dira' irakurri dut. Kostako herri batean gertatzen den istorian pertsonaia askok parte hartzen dute eta bakoitzaren bi...


euskaldunberri 1456132475626

¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!