Gurasoen etxera itzulia
Datorren asteburuan Valentziako eskola bateko gurasoek klaseak garbitu behar izango dute. Adierazi dutenaren arabera, udalak murrizketa batzuk erabaki ditu krisiagatik eta, adibidez, eskola ez dago hain garbi.
Beste eskola batean lehengo astean bat-batean kamioi bat agertu zen eta langile batzuk mahaiak, aulkiak eta arbelak eramaten hasi ziren. Momentu horretan ikasleak eta irakasleak han zeuden. Ume batzuek ulertzen ez zutenez, negar egiten hasi ziren. Klaseak hutsik geratu ziren. Baina berehala berria hedabideetan agertu zenez, hurrengo egunean kamioi bera agertu zen eta mahaiak eta aulkiak itzuli zituzten.
Beste gazte batzuk kalean kexatu dira ez dutelako klaseetan berogailua pizten.
Atzo Bartzelonan poliziak hiru gazte atxilotu zituen. Ikasleak kalera irten ziren unibertsitatean murrizketen aurka kexatzeko.
Bestaldetik, gazteen bizitza aldatzen ari da krisiagatik. Batzuek, 30 urterekin, gurasoen etxera itzuli behar izan dute ezin dutelako alokairua ordaindu lanik gabe geratu eta gero. Batzuk arkitektoak dira. Nik pentsatzen nuen arkitektoek beti lanpostu bat izaten zutela. Pentsatzen nuen ikasketak horiek arrakastatsua zirela eta haien soldatak altuenak zirela…
Beste batzuek unibertsitatean ikasi dute eta hizkuntza desberdinak hitz egiten dute. Baina ez dute lanik aurkitzen eta lanpostu bat lortzen badute, ez dute 1.000 euro baino gehiago irabazten. Horregatik, batzuek beste herrialde batzuetara joatea erabakitzen dute. Maletak egin behar dutenen artean dira ikertzaileak, kazetariak, medikuak, ingeniariak, arkitektoak eta informatikoak.
Egoera gero eta larriagoa da, erdia langabezian dago eta.
Okerrena da gehienek pentsatzen dutela ez dagoela irtenbiderik…
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--El mismo día volvió el camión:
Kamioia egun bertan itzuli zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: