Zer gertatzen ari da auzoko denda txikiekin?
Erosketak egitea eguneroko jarduera garrantzitsu bat da, astelehenetik igandera jan behar dugulako.
Bai auzoetako denda txikietan, bai merkataritza-guneetan.
Baina erosketak egiteko ohiturak asko aldatu egin dira.
Gogoratzen dut txikitan larunbatero Gasteizko Abastos plazara joaten nintzela amarekin fruta, barazkiak, haragia eta arraina erostera. Goiz osoa han pasatzen genuen dendaz denda eta saltzaileekin hitz egiten. Nire neba eta eta ahizpa ere joaten ziren denon artean poltsak etxera ekartzen laguntzeko.
Gainera, amak astelehenetik ostiralera egiten zituen erosketak auzoan. Adibidez, arraultzak, patatak, eguneroko ogitartekoak betetzeko urdaiazpikoa, txorizoa, mortadela, eta abar.
Baina oraingo beharrak desberdinak dira.
Alde batetik, jendeak ez daukala hainbeste denbora esaten du. Horregatik, leku berean denetatik erosten saiatzen da.
Horren ondorioz, El Boulevard merkataritza gunea larunbatero jendez beteta egoten da.
Nahiz eta kotxea eramatea beharrezkoa izan eta ordaintzeko ilaran denbora asko pasatu, gehienek (pertsona gazteagoek batez ere) hara joan nahiago dute.
Bestaldetik, janaria erosi ondoren, beste gauza batzuk egin daitezke leku berean, adibidez, zinemara joan, bazkaldu edo afaldu, arropa erosi…
Nire kasuan, bakarrik auzoko dendetan (arraindegia, harategia, okindegia,…) erosten dut. Lana bukatu bezain laster, auzora erosketak egitera joan nahiago dut.
Dendariek badakitelako zeintzuk diren bezeroei gustatzen zaizkien produktuak. Adibidez, arraina erosi behar dudan bakoitzean, dendariak aukeratzera aholkatzen nau.
Eta gainera, denda txikietan merkataritza-guneetan baino gehiago hitz egiten da, bai dendariekin, bai bezeroekin.
Nire auzoko dendariek esaten duten bezala, Gasteizen El Boulevard agertu eta gero, salmentak gero eta gehiago jaisten ari dira.
Eta krisialdiak ere kezkatzen ditu.
Batzuek esaten dute ahal izango balute, dendak itxiko lituzketela.
Baina beharrak gehiago lan egitera derrigotzen ditu.
Laguntza behar dut.
Zalantzak (Nola esaten da euskaraz):
--Centro comercial:
Merkataritza-gune?
--Pasábamos toda la mañana allí:
Goiz osoa han pasatzen genuen?
Iruzkinak
ni 2012-05-02 17:21 #1
Goiz osoa ematen genuen han.
Utzi iruzkina: