Kategoria: krisialdia
Erosketak egitea eguneroko jarduera garrantzitsu bat da, astelehenetik igandera jan behar dugulako.Bai auzoetako denda txikietan, bai merkataritza-guneetan. Baina erosketak egiteko ohiturak asko aldatu egin dira.Gogoratzen dut txikitan larunbatero Gasteizko Abastos plazara joaten nintzela amarekin fruta, barazkiak, haragia eta arraina erostera. Goiz osoa han pasatzen genuen dendaz denda eta saltzaileekin hitz egiten. Nire neba eta eta ahizpa ere joaten ziren denon artean poltsak etxera ekartzen laguntzeko.Gainera, amak astelehenetik ostiralera egiten zituen erosketak auzoan. Adibidez, arrau...