Kaixo Txillardegi!

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-01-16 20:55

 

Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den.

Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte.

Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua.

Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.

 

Atzo, irratiko saio batean (Amarauna, Euskadi Irratian), pertsona askok Txillardegiri buruzko hitz egin zuten.

Horrela datu berriak ezagutu ditut.

Adibidez, 20 urterekin euskara ikasi zuela.

 

Eta euskarari buruzko bere ideia asko gustatzen zait:

Euskaldun bat da euskal hizkuntza dakiena, abizenak eta jatorria alde batera utzita.

 

Gainera, euskara ikasteko oso zaila den hizkuntza bat delako ustea dugu.

Hori ez da horrela. Eta Txillardegik frogatu zuen. Bere aditz taula famatuak oso garrantzitsuak izan ziren 70 hamarkadan ikasleen artean.

 

Goian bego

 

Gomendioa:

 

--Euskadi Irratiko saio bat:

Amarauna.

Asteburuan, hamarretatik ordu batera.


Utzi iruzkina: