Kirolaria da, emakumea ere bai
Lanean pertsonen artean harremanak desberdinak dira atseden bat egitean eta jendea kirolari buruz hitz egiten hasten denean, zehatz-mehatz futbolari buruz. Hori da, behintzat, lan egiten dudan bulegoan gertatzen dena.
Ia-ia egunero bi talde sortzen dira futbolari buruz hitz egiteko. Tartetxo horretan oso pozik dira, aurpegietan nabaritzen delako (nire ustez, gauzarik aspergarrienetariko bat da). Baina haien hitzak entzun eta gero, egunero hiru gai berdinak erabiltzen dituztela konturatu naiz: Real Madrid (Ronaldo), Barça (Messi) eta Alavés. Beno, azken astean saskibaloiari buruz ere hitz egin dute Caja Laboralek Erregeko Kopa jokatu duelako.
Hala ere, lanean ez dut inoiz entzun, adibidez, Maite Unda borrokalari buruzko hitzak. Munduan zehar tituluak irabazi dituen arabar kirolaria da. 2008ko abuztuaren 17an, Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta bostgarren postua lortu zuen.
Zer gertatzen da?
Zergatik agertzen da desberdintasun hori?
Emakumea da, ez du futbolariek beste diru irabazten, ez da telebistan agertzen, eta egiten duen kirolak ez dauka presentzia handirik egunkarietan.
Atzo bere bizitzari buruz irakurri nuen eta, benetan, harrituta geratu naiz:
Elektronika ikasketak egin ditu. Eta gaur egun artzaina da eta Artzai Gazta ekoizlea da.
Gainera, noski, entrenatu behar du.
Bestaldetik, beste helburu bat dauka: Londreseko Olinpiar Jokoetara joatea.
Eta ezin dugu ahaztu pasaden astean Espainiako Borroka Txapelketan urrezko domina irabazi zuen.
Zorte on, Maider!
--Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
Me he dado cuenta de que utilizan todos los días los tres mismos temas:
Egunero hiru gai berdinak erabiltzen dituztela konturatu naiz
Iruzkinak
Gurutze 2012-02-28 10:45 #1
Arrazoi handia duzu, futbolak eta saski baloiak jaten dute kirolaren eremu osoa, eta batez ere gizonezkoena. Oso ondo dago beste batzuk ere gogoraraztea, eskergarria da.
gauzatxo bat zuzenduko nizuke oraingoan:

"Los mismos" adierazteko ez zenuke "berdinak" erabili beharko, "berberak" baizik. "Berdinak" esaten dugunean itxurari buruz ari gara eta kasu honetan gaiak ez dira berdinak gai berberak baizik.

Pertsonekin ulertzen da oso garbi: pertsona berbera (edo pertsona bera) ikusten dut beti kiroldegian. Ez nuke esango pertsona berdina ikusten dudala. Bizkiak bai, berdinak izango dira, baina ez dira pertsona berbera izango, noski. Pertsona bera bakarra da bat eta bera nahikoa, gauza berdinak, ordea, asko egon daitezke.

Ulertu duzulakoan, ondo segi.

Utzi iruzkina: