Euskaldunberri naiz

Egunez egun euskaraz!!

Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione itzuli dira. Berriro telebistan agertzen dira. Berri on bat da eta telebistan zerbait dexentea ikusteko gomendio on bat da. Hogei urte ondoren, 'Bi eta bat' telesaioa Euskal Telbistako lehenengo katean asteazkenero ematen da. Elena Irureta, José Ramón Soroiz y Ane Gabarain Donostiako etxebizitzara itzultzen diren hiru aktore dira. 90 hamarkadan hiru gazte alai ziren helburu batekin: ikusleak dibertitzea. Telesaio hori ikustean oso ondo pasatu nuela gogoratzen dut. Euskal Telebistak 'Bi eta bat' berreskuratu du, hamahiru kapitulurekin. Ze ondo! Hogei urte pasat...


Estatuan aurten 18 emakume hil dute. Inork ez zuen salatu bere kasua edo egoera larria. Zergatik emakume hauek ez zuten laguntzarik bilatu? Adituen arabera, hil aurretik etxean edo inguruan tratu txarrak gertatzen dira. Emakumeek genero-indarkeria salatu ezin badute, ingurukoek egin behar dute, bai senideek bai auzokideek. Isiltasunak ez die laguntzen. Emakumeen elkarteek adierazten dute justiziarengan mesfidantza arazoa larria dela. Adibidez, epaitegietan erasotzailearen kontra gero eta urruntasun ordena gutxiago bidaltzen dira. Beste arrazoi bat: salatu nahi duten emakume batzuek kontatz...


ERE hitza ez zait batere gustatzen. Orain dela lau urte hitz hori lehenengo aldiz etxean entzun nuen. Nire bikoteari tokatu zitzaion. Lantegiak arazo asko zituen eta gero eta lan gutxiago zeukaten. Horregatik, arduradunek langileak etxera bidali zituzten, urte batean 100 egun baino gehiago. Nola ez, soldata gutxirekin. Denboraldi horrek hilabete batzuk iraun zuen. Hasieran kezkatu ginen, baina egunak pasatu eta gero ohitu egin ginen. Nire bikoteak ez zekien zer egin denborarekin. Hasieran etxean geratzen zen, aspertuta eta kezkatuta. Gero, kirola gehiago egiten hasi zen. ERE amaitutakoan ...


Hiru emakume arabar Londreseko Olinpiar Jokoetara joateko borrokan ari dira. Maider Undak, borrokalaria, bere txartela lortu du (72 kiloz azpiko mailan). Patricia Elorza eta Eli Pinedo, eskubaloi jokalariak, saiatzen ari dira. Ez da helburu erraza baina Europako preolinpikoetan borrokatuko dute. Ilusioz eta esfortzuz prestatzen ari dira. Nahiz eta Olinpiar Jokoetan parte hartzen duten euskal kirolariak ia-ia hedabideetan agertu ez, imajina ezazue zer gertatzen den kirolaria emakumea denean. Ez dut ulertzen zergatik kazetarientzat futbola eta saskibaloia beste kirol batzuk baino garrantzits...


Lanik gabe geratzea oso gogorra da. Gero eta jende gehiagori gertatzen ari da: nire nebari, lagunari, auzokideari… Aurten langabezian geratu diren kasu gehiago ezagutu ditut, batez ere, gazteen artean. Baina okerrena da etxerik gabe geratzea. Eta egoera batzuk larriak dira, benetan; zeren eta batzuek etxebizitza galtzen dute, ezer gabe geratzen dira lantegian urte batzuk lan egin ondoren. Kontua da bankuak etxearen jabe berria dela. Nire lagun batek gero eta okerrago lo egiten du. Medikuarenera joan da eta antsietatea dela esan dio. Ulertzen dut. Orain dela bi hilabete bere gurasoekin bizi...


2001 urtetik aurrera Afganistango neskak eskolara itzuli dira, batez ere Kabulen. Baina nahiz eta orain dela hamar urte talibanak gobernuan ez egon, haiei ez zaie neurri hau batere gustatzen. Eta ia-ia egunero egunkarietan berri batzuk irakur daitezke emakumeen arazoei buruz. Adibidez, orain dela bi aste irakurri nuen Afganistango eskola batean 150 neska pozoitu zituztela (ur kiratsa edan zuten). 1996 urtetik 2001 urtera arte emakumeak ezin izan ziren eskolara joan. Talibanek gobernua lortu zutenetik erabaki hori hartu zuten. Eta nahiz eta penagarria izan, berri hau ez da bakarra. Batzuet...


Jatordua plazerrik handienetako bat da. Bai, aitortzen dut: jatun handia naiz. Haragia, arraina, lekaleak, barazkiak, fruta, arroza, pasta,... Nire ama harrituta geratu da txikitan janariarekin arazo asko neuzkalako (adibidez, lekak ez zitzaizkidan batere gustatzen eta ia-ia ez nuen haragirik dastatzen). Nire ama jolasekin arazoa konpontzen saiatzen zen, gero haserretzen zen, baina pare bat ordu pasatu eta gero ez zeukan patzientzarik eta batzuetan arratsaldean eskolara jan gabe itzultzen nintzen. Baina gaur egun, gurasoen etxetik kanpo bizi naizenetik, denetatik jaten dut, arazorik gabe. ...


Liburuaren eguna ospatu da. Batez ere, Bartzelonan. Han urtero apirilean lagunen artean liburu bat edo/eta lore bat oparitzen dira. Nire iritziz, ideia ona da opari berezi bat delako. Nire kasuan, iaz nire bikoteak euskarazko liburu bat oparitu zidan, gabonetan. Nahiz eta irakurtzea asko gustatzen zaidala dakien, lehenengo liburua da. Oso pozik nengoen. Hark ez du inoiz irakurtzen eta beti gauza bera errepikatzen dit: Ez duela ulertzen zergatik hainbeste gustatzen zaidan. Baina niretzat onena izan zen liburua erosi aurretik egin zuen lan osoa. Lehenengo gauza izan zen Interneten bidez jak...


Gero eta jende gehiagok euskara erabiltzen du. Euskal Herrian elebitasuna etengabe handitzen ari da. Izugarrizko berri ona da. Atzo Eusko Jaurlaritzak datu asko aurkeztu zituen, eta haien artean, bi datu harrigarriak dira. Alde batetik, elebidun pertsonen %17k esaten du “pasiboa” dela. Baina zer da hori? Txostena irakurri ondoren, badakit. Euskaldun horiek euskara ulertzen dute baina egunez egun ez dute euskaraz hitz egiten edo zailtasunez hitz egin dezakete. Hori da nire kasua. 10. urratsa arte euskaltegian ikasi nuen. Eta utzi eta gero, euskaraz hitz egitea gero eta zailagoa da. Baina ez...


Gomendio bat. Goizero irratia entzutea asko gustatzen zait. Lasaitzeko. Ondo pasatzeko. Zer gertatzen ari den jakiteko. Eta zorte ona izan dut. Pasaden asteburuan atentzioa eman zidan saio bat aurkitu dut. Euskadi Irratiko saioa ‘Amarauna’. Saio interesgarria izanez gainera, mezu hau pertsona euskaldunberriei bidaltzen diet ulertzeko oso erraza delako. Euskaltegiko irakasleek telebistan edo irratian euskara entzutea egunero gomendatzen dute. Eta saio hau adibide on bat da. Saio honetan (larunbatak eta jai egunak, 10.00etatik 13.00etara; eta igandeak, 10.30etik 13.00etara) denetatik hitz e...


euskaldunberri 1456132475626

¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!