Euskara entzuteko eta ulertzeko, Amarauna

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-03-06 22:10
2

Gomendio bat. Goizero irratia entzutea asko gustatzen zait. Lasaitzeko. Ondo pasatzeko. Zer gertatzen ari den jakiteko. Eta zorte ona izan dut. Pasaden asteburuan atentzioa eman zidan saio bat aurkitu dut. Euskadi Irratiko saioa ‘Amarauna’. Saio interesgarria izanez gainera, mezu hau pertsona euskaldunberriei bidaltzen diet ulertzeko oso erraza delako.

Euskaltegiko irakasleek telebistan edo irratian euskara entzutea egunero gomendatzen dute. Eta saio hau adibide on bat da.

Saio honetan (larunbatak eta jai egunak, 10.00etatik 13.00etara; eta igandeak, 10.30etik 13.00etara) denetatik hitz egiten dute eta oso ondo ulertzen da. Adibidez, pasaden igandean teknologia berriei buruz eztabaidatu zuten. Oso interesgarria izan zen aditu batzuek haien iritziak eman zituztelako telefono mugikorrentzako aplikazioei buruz. Eta adibide bat ipini zuten. Irratian abesti bat entzuten baduzu eta ez dakizu zein den edo nork abesten duen, erantzuna lortzeko mugikorrarekin oso erraza da. Telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu eta telefonoak erantzuna emango dizu. Gero, neska batek lurrinei buruz hitz egin zuen, jakiteko zein den aproposena.

Asko gustatu zait eta berriro entzungo dut, ziur!

Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

--Sólo tienes que acercar el móvil a la radio:

Bakarrik telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu.

--Además de que es interesante:
Interesgarria izanez gainera, …

Gurutze

Gurutze 2012-03-07 17:44 #1

Oraingoan nahiko ondo dominatu duzu galdagaiaren kontua. Baina bat komentatuko dizut:
"Euskaltegiko irakasleek telebistan edo
irratian euskara entzutea egunero gomendatzen dute. "

Egunero gomendatzen dutela da kontua ala telebistan eta irratian egunero euskara entzutea .

Mila esker gaurkoagatik ere

amarauna

amarauna 2012-03-24 14:19 #2

ohhhh!!!!! zuen artikulo hau irakurtzerakoan asko poztu gara!!! sarritan, gure irratsaioa egiterakoan, ez dakigu nork entzuten gaituen eta nork ez. Eta horrez gain, euskara ikasten zabiltzatenontzat erabilgarria eta praktikoa dela jakitea gauza handia da guretzako!

segi lanean, orain arte bezala!

besarkada estu bat Amarauneko armiarmen partetik!!!

Utzi iruzkina: