Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione itzuli dira
Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione itzuli dira. Berriro telebistan agertzen dira. Berri on bat da eta telebistan zerbait dexentea ikusteko gomendio on bat da. Hogei urte ondoren, 'Bi eta bat' telesaioa Euskal Telbistako lehenengo katean asteazkenero ematen da. Elena Irureta, José Ramón Soroiz y Ane Gabarain Donostiako etxebizitzara itzultzen diren hiru aktore dira. 90 hamarkadan hiru gazte alai ziren helburu batekin: ikusleak dibertitzea. Telesaio hori ikustean oso ondo pasatu nuela gogoratzen dut.
Euskal Telebistak 'Bi eta bat' berreskuratu du, hamahiru kapitulurekin. Ze ondo!
Hogei urte pasatu dira eta Donostian hiru protagonista (Joxe Lontxo, Idoia y Jaione) berriro elkarrekin daude. Nahiz eta azken urteetan denetatik gertatu zaien, etxebizitza berean bizi izaten hasten dira.
Gaur egun Joxe Lontxo alargun geratu da eta seme bat dauka. Idoia ere itzuli da. Venezuelara joan zen eta han telebistako kulebroietan parte hartu zuen. Berak baino 20 urte gutxiago zeukan gazte batekin ezkondu zen. Baina senarrak Idoiaren diruarekin ihes egin zuen. Facebook sare sozialari esker, berriro Jaione aurkitzen du. Berak ez du orain arte zorte handirik izan. Abeslaria eta monologista izan da. Baina ez du nahiko diru irabazi eta bankuak etxebizitza kendu dio. Hiru protagonista berriro elkarrekin bizi izango dira, batez ere, krisiagatik.
Ikusleen erantzuna jakiteko gogoa daukat. Oraingoz, 120.000 ikuslek lehenengo kapitulua ikusi dute. Programak %17,6ko kuota izan zuen. Arrakasta handia.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Tengo ganas de conocer la respuesta de los espectadores:
Ikusleen erantzuna jakiteko gogoa daukat.
--120.000 espectadores vieron el primer capítulo:
120.000 ikuslek lehenengo kapitulua ikusi zuten.
--Se casó con un chico que tenía 20 años menos que ella:
Berak baino 20 urte gutxiago zeukan gazte batekin ezkondu zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: