ERE hitza ez zait batere gustatzen

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-05-13 23:42

ERE hitza ez zait batere gustatzen. Orain dela lau urte hitz hori lehenengo aldiz etxean entzun nuen. Nire bikoteari tokatu zitzaion. Lantegiak arazo asko zituen eta gero eta lan gutxiago zeukaten. Horregatik, arduradunek langileak etxera bidali zituzten, urte batean 100 egun baino gehiago. Nola ez, soldata gutxirekin. Denboraldi horrek hilabete batzuk iraun zuen.

Hasieran kezkatu ginen, baina egunak pasatu eta gero ohitu egin ginen. Nire bikoteak ez zekien zer egin denborarekin. Hasieran etxean geratzen zen, aspertuta eta kezkatuta. Gero, kirola gehiago egiten hasi zen. ERE amaitutakoan ohizkotasunera azkar itzultzen saiatu ginen. Hipoteka ordaintzen kezkarik gabe, lagunekin afaltzera joaten, …

Baina berriro egoera hori etxera itzuli da. Kasu honetan, niri tokatu zait. Lantegian pasaden hilabetean berri eman ziguten. Sei hilabete izango dira. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den datorren urtean. Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez. Denboraren %30a etxean geratuko gara. Eta %70a ordainduko digute, noski.

Berriro kezkatuta nago. Hipotekarekin.

Ni bezala pertsona asko bizi dira, zalantzan etorkizunari buruz. Etxean gero eta arazo gehiago sortzen dira, gero eta borroka gehiago,...

Horregatik, ERE hitza ez zait batere gustatzen.


Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

-Esa época duró seis meses:

Denboraldi horrek zortzi hilabete iraun zuen.

-No sabemos si con esa medida será suficiente:

Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez


Utzi iruzkina: