Ustekabe atsegina

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-04-23 23:13
1

Liburuaren eguna ospatu da. Batez ere, Bartzelonan. Han urtero apirilean lagunen artean liburu bat edo/eta lore bat oparitzen dira. Nire iritziz, ideia ona da opari berezi bat delako. Nire kasuan, iaz nire bikoteak euskarazko liburu bat oparitu zidan, gabonetan. Nahiz eta irakurtzea asko gustatzen zaidala dakien, lehenengo liburua da. Oso pozik nengoen. Hark ez du inoiz irakurtzen eta beti gauza bera errepikatzen dit: Ez duela ulertzen zergatik hainbeste gustatzen zaidan.

Baina niretzat onena izan zen liburua erosi aurretik egin zuen lan osoa.

Lehenengo gauza izan zen Interneten bidez jakitea zein liburu berri dendetan dagoen. Gero familiari galdetu zion. Eta azken pausoa izan zen liburudenda batera joatea eta saltzaile bati galdetu. Azkenean bere aholkua jarraitu zuen.

Eta gabonetan nire oparia irekitzean, euskarazko liburu bat aurkitzea ustekabe atsegina izan zen. “Bilbao, New York, Bilbao” aukeratu zuen. Orduan arte, ez nuen Kirmen Uribe ezagutzen.

Egun hauetan liburu hori irakurtzen ari naiz. Eta “Zazpi kolore” (Jon Arretxe). Hau dago Hizkuntza Eskolako etxeko lanen artean.

Gainera, aurten idazle bat aurkitu dut. Bai, onartzen dut: “Ruizzafoniana” naiz. Hilabete honetan bi liburu irakurri dut: “La sombra del viento” eta “El juego del ángel”. Eta lagun batek Ruiz Zafon-eko beste liburu bat utzi dit, “Marina”. Momentuz, oso interesgarria da. Espero nuen bezala.

Iaz, adibidez, Eduardo Mendozarekin ezagutu nituen Bartzelonan ere gertatzen ziren istoria batzuk. “La verdad sobre el Caso Savolta” eta “La ciudad de los prodigios”.

Ezin dut imajinatu mundua libururik gabe. Ezinezkoa izango litzateke...

--Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

-Lo primero fue saber que libros nuevos hay en las tiendas:

Lehenengo gauza izan zen jakitea zein liburu berri dendetan dagoen

Gurutze

Gurutze 2012-04-24 16:56 #1

Aspaldiko Euskaldunberri:
Ikusi dut martxan jarri zarela berriz ere, eta ekarpentxo bat egin nahi izan dizut.
"Los amigos se regalan libros entre ellos"
Lagunek liburuak oparitzen dizkiote elkarri.

Berezia da erreflexiboen erabilera euskaraz, baina erraza era berean: Nork bereari egiten dionean erreflexiboa BERE BURUA erabiliko dugu beste edozein izen bezalaxe: Bere buruari galdetzen dio, neure buruari oparitu diot, zeure buruari galdetu diozu .....
Eta pluralekin ari garenean ELKAR erabiliko dugu beste edozein izen arrunt bezalaxe: elkarri galdetzen diote, elkarri oparitu diogu, elkarri galdetu genion ..... ez da zaila ezta?
Ondo segi eta gozatu liburuaz.

Utzi iruzkina: