Gure jateko ohiturak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-04-26 23:05

Jatordua plazerrik handienetako bat da. Bai, aitortzen dut: jatun handia naiz. Haragia, arraina, lekaleak, barazkiak, fruta, arroza, pasta,... Nire ama harrituta geratu da txikitan janariarekin arazo asko neuzkalako (adibidez, lekak ez zitzaizkidan batere gustatzen eta ia-ia ez nuen haragirik dastatzen). Nire ama jolasekin arazoa konpontzen saiatzen zen, gero haserretzen zen, baina pare bat ordu pasatu eta gero ez zeukan patzientzarik eta batzuetan arratsaldean eskolara jan gabe itzultzen nintzen. Baina gaur egun, gurasoen etxetik kanpo bizi naizenetik, denetatik jaten dut, arazorik gabe. Nik neuk janaria prestatu behar dudalako?

Gaur egungo elikadurak gero eta garrantzi handiago dauka. Medikuek esaten digute bizitza on bat edukitzeko elikadura eta kirola beharrezkoak direla. Batetik, dieta mediterraneoa jaten saiatzen gara, batez ere, oliba-olioa, ardoa, frutak (egunean bost ale), barazkiak, lekaleak (astean zehar bi aldiz), fruitu lehorrak, esnekiak, arraina (astean behin), haragia eta arraultzak. Hala ere, umeen artean datu larriak dira. Adibidez, medikueek adierazten dutenaren arabera, umeen hirutik batek ez du fruta jaten.

Baina orokorrean asteburuetan, etxetik kanpo bazkaltzen edo afaltzen badugu, beste gutizia batzuk jaten ditugu eta fast food delakoa edonon aurki daiteke (pizza, kebab, hanburgesak,...).

Bestetik, ohiturak desberdinak dira eta nahiz eta gure elikadura egokia izan, gutxiago jaten dugu. Adibidez, etxeetan ez dago hiru plater eta amaitzeko postrea. Arruntena da plater bat bakarrik eta postrea. Hau da, gero eta denbora gutxiago daukagunez, jatorduak motzagoak dira. Hala ere, nire ustez estresarekin eta bakarrik jatea ez da ona osasunerako.

Lanagatik zaila izan arren, familiarekin bazkaltzea (eta telebistarik gabe) oso inportantea dela esango nuke. Bestela, ia-ia ez daukagu denborarik elkarrekin hitz egiteko.

Nahiz eta denbora gutxi eduki, elikagai egokiekin bazkaria prestatzen saiatzen gara, zeren eta osasunak gero eta gehiago kezkatzen gaitu. Eta umeak ideia hori ikasten ari dira. Behintzat, saiatzen ari gara.



Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

--Uno de cada tres niños no come fruta:

Umeen hirutik batek ez du fruta jaten


Utzi iruzkina: