¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!