Emakumeek salatzeari utzi diote, zergatik?
Estatuan aurten 18 emakume hil dute. Inork ez zuen salatu bere kasua edo egoera larria. Zergatik emakume hauek ez zuten laguntzarik bilatu? Adituen arabera, hil aurretik etxean edo inguruan tratu txarrak gertatzen dira. Emakumeek genero-indarkeria salatu ezin badute, ingurukoek egin behar dute, bai senideek bai auzokideek. Isiltasunak ez die laguntzen. Emakumeen elkarteek adierazten dute justiziarengan mesfidantza arazoa larria dela. Adibidez, epaitegietan erasotzailearen kontra gero eta urruntasun ordena gutxiago bidaltzen dira.
Beste arrazoi bat: salatu nahi duten emakume batzuek kontatzen dute alde batetik, etxean senarraren beldurra daukatela, eta bestaldetik, polizia-etxeetan eta epaitegietan ez dituztela beti ondo hartzen.
Krisiagatik emakumeak zaintzeko etxe batzuk itxi dira eta ez dago hainbeste ekonomia-baliabide tratu-txarrak jaso dituzten emakumeei laguntzeko. Ezin da ahaztu biktimek ez dituztela gorputzan bakarrik kolpeak jasotzen. Lehengo bizitza itzuli behar dute, tratu-txarrik gabe, pozik bizi zirenean, nahiz eta gaur egun etorkizun beltza ikusten duten.
Beraz, ingurukoek laguntza behar diete, eta epaitegiek eta polizia etxeek laguntza behar diete. Denon artean.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Necesitan volver a su vida anterior:
Lehengo bizitza itzuli behar dute
Iruzkinak
Ane 2012-06-19 20:50 #1
Froga bat...
Utzi iruzkina: