Emakumeak, Olinpiar Jokoetan
Hiru emakume arabar Londreseko Olinpiar Jokoetara joateko borrokan ari dira. Maider Undak, borrokalaria, bere txartela lortu du (72 kiloz azpiko mailan). Patricia Elorza eta Eli Pinedo, eskubaloi jokalariak, saiatzen ari dira. Ez da helburu erraza baina Europako preolinpikoetan borrokatuko dute. Ilusioz eta esfortzuz prestatzen ari dira. Nahiz eta Olinpiar Jokoetan parte hartzen duten euskal kirolariak ia-ia hedabideetan agertu ez, imajina ezazue zer gertatzen den kirolaria emakumea denean.
Ez dut ulertzen zergatik kazetarientzat futbola eta saskibaloia beste kirol batzuk baino garrantzitsuagoak diren. Edo zergatik egunkarietako leku txikietan emakumeen lorpenak agertzen diren. Edo zergatik emakumeak egunkarietako azalean agertzen ez diren.
Irakurleei beste kirol batzuei buruz ere irakurtzen gustatzen zaigu. Eta emakumeei buruz ere.
Zorionak Maider, Patricia eta Eli!
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Tres mujeres alavesas: Hiru emakume arabar
Iruzkinak
2012-05-16 23:42 #1
Nik "Arabako hiru emakume" jarriko nuke :)
Utzi iruzkina: